Analisia

All Stories

Leire Regadas: "Maiatzaren bigarren astean lor dezakete gobernu akordioa ERCk eta Juntsek"

Kataluniako gobernua osatzeko negoziaketen berri eman digu Leire Regadasek. Maiatzaren 1erako gobernua osatuta eduki nahi zuen Pere Aragonesek baina badirudi akordioa ez dela Maiatzaren erdialdera arte gutxienez iritsiko. Horrez gain, polizia ereduari buruz asko hitz egiten ari garen garai hauetan, Eskuadra Mosso baten aurkako epaiketa bati buruz ere hitz egin digu, besteak beste.

Leire Regadas: "Seguru asko langileok ordaindu beharko ditugu murrizketa berriak ere"

Kataluniako Generalitateak iragarri du isunak jartzen hasiko direla alokairuen legea betetzen ez duten etxe jabeei. Bartzelonatik bertatik Leire Regadasek azaldu digu jakinarazpenak eragina izan duela dagoeneko maizterren sindikatuaren arabera. Horrez gain gobernu espainiarrak Europako funtsen truke egin asmo dituen murrizketei buruz ere jardun dugu eta baita Frantziako hauteskundeei begira ezkerreko alderdien estrategiari buruz ere.

Eguzki Urteaga: "Diru publikoa jaso arren kaleratzeak egiteko asmoa du Caixabankek"

George Floyden heriotzari buruzko epaiketaren sententziari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. Horrez gain, 'Mugarik Gabeko Erreportariak' gobernuz kanpoko erakundeak kaleratutako prentsa askatasunari buruzko txostena ere aztertu dugu, eta baita Caixabankek egin asmo dituen kaleratzeak ere.
hamaika telebista

Image