Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Bihar hasiko da Durangoko Azokaren 56. edizioa, eta gaur Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteko komunikazio arduradunak azken nobedadeen errepasoa egin du. 219 erakusmahai egongo dira Landakon, 990 nobedadeekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Azokako espazioetan diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra.
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak 2022 urterako diru-laguntzak ebatzi ditu.
Bederatzi eskakizun egin ziren guztira, eta horietako zortzik egin dute aurrera. Guztira, 929.824 euro banatu dituzte zortzi eskari horien artean.
Gorka Agirre Teknikariok sindikatuko bozeramaileak soinu-teknikarien baldintza eskasak azpimarratu ditu. Baldintza horiek okerrera egin dute pandemiaren ondoren, eta sindikatuak erakunde publikoen babes falta salatu du. Azkenik, ziurtatu du teknikariek erregulazio gehiago eta baldintza hobeak behar dituztela.
Euria eta hotza gorabehera, arrakastatsua izan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko mobilizazio nagusiak Euskal Herrian.
Irati Sienra Bilbo Feminista Saretzen kideak adierazi duenez, Bilbon bildu diren guztiek erakutsi diete erakundeei eta gizarteari nazkatuta daudela emakumearen aurkako indarkeriaz.
Iñigo Aduriz eldiario.es-eko kazetariak Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko azken berriak berrikusi ditu. Gaur egun, Pedro Sanchezen Gobernuak bermatuta dauka aurrekontuak onartzea, baina alderdi batzuek ez diote Gobernuari botoa ziurtatu, tartean EAJk. Adurizen aburuz, EAJ azkenean Aurrekontuetan sartzen ez bada, azken urteotako politikaren dinamika aldaketa ekarriko luke.
Ugo Mayor EHUko Ikerbasqueko ikertzaileak esperimentu bat egin du kalean, jendea pilatzen den lekuetan koronabirusa airez kutsatzeko arriskua zein den jakiteko. Horretarako, sei lekutan neurtu du CO2 maila: jangela txiki eta handi batean, metroan (Bilbo), autobusean, kontzertu batean eta EH Bilduren manifestazioan.
Azken honetan, hemezortzi aldiz neurtu zuen airea eta bakar batean ere CO2ak ez zuen gainditu 650 ppm-ko maila. "Aire librean, berez, ez da pilatzen arnastutako airerik" azpimarratu du.