
Analisia
All Stories
Hamabostean behin ostegunetan egiten dugun moduan Bizkaia aldeko gaurkotasunari erreparatu diogu Alfre Elgezabal Bizkaia Irratiko kazetariarekin. Lehenik eta behin jantoki sozialen egoerari buruz hitz egin dugu eta bizi dugun garaiaren adierazle diren hainbat datu eman dizkigu. Ondoren, tokian tokiko merkatari txikiei laguntzeko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Eup! aplikazioari buruz ere hitz egin dugu.
Urriaren 12an Iruñean egindako ekimen bat dela eta Audientzia Nazionaletik pasa beharko duten 12 gazteei buruz hizketan hasi dugu Beñat Zalduarekin urteko azken analisirako tartean. Horrez gain, Arantxa Tapiak sailburuak Subillan gas ustiaketak martxan jartzeko asmoei buruz egindako adierazpenei buruz ere hitz egin dugu.
Gobernu espainiarra osatzen duten bi alderdien artean izaten ari diren talkei buruz hitz egin dugu Iñigo Adurizekin urteko azken kolaborazioan. Maria Jesus Montero eta Pablo Iglesiasek kongresuko pasiloetan izandako eztabaidaz harago, gutxieneko soldatan, etxe kaleratzeen debekuan edo botere judizialaren erreforman izaten ari diren eztabaidei buruz jardun dugu berarekin.
Bateragune auziari buruz hizketan ekin dio Ane Urkirik urteko azken kolaborazioari. Salatu du Estatu espainiarrean badaudela oraindik soberanistak politikaren lehen lerroan ikusi nahi ez dituenik. Horrez gain, datorren urtarrilaren 26rako zaintza sektorean deitutako grebari buruz ere hitz egin digu.
Iratxe Sorzabal espainiaratzeko euroaginduetako bat atzera bota du Parisko dei auzitegiak. Tortura kasu bat aintzat hartuta justizia frantziarrak euroagindu bat ukatzen duen lehen aldia da. Erabaki honen garrantzia azpimarratu digu Beñat Zalduak. Horrez gain, Madrilgo Kongresuan bihar onartzekoa duten eutanasia legeari buruz ere hitz egin dugu.
- Ane Irazabal: “Italian inork ez du Gabonetan halako bonba biologiko bat gertatzerik nahi”
- Alberto Pradilla: "Inork ez zituen Trumpen kexa eta zalantzak serio hartu"
- Estitxu Garai: "Bateragune auziarena bezalako astakeria judizialek aurrekari asko dituzte"
- Joseba Belaustegi, GuraSOS: "Erraustegiko hondakinak erretzeko labea homologatu gabe dago"
- Oihana Teyseire: “Kutsatzeak ekiditeko eguberrietako jaiak ahal bezainbat murriztu nahi izan dituzte”
- Eguzki Urteaga: "Adineko zentroen kudeaketa eredua birplanteatu behar da"