All Stories

Estitxu Garai: "Biktimak ez iraintzeari buruz hitz egitekotan modu integralean egin behar da"

Aste honetan presoei espetxetik irtendakoan harrerak antolatzeagatik egindako atxiloketei buruz eta Andaluzian geratzen ziren azken euskal presoak hurbiltzeko erabakiari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Estitxu Garairekin. Horrez gain, Gobernu espainiarrak sindikatu eta patronalarekin adostutako pentsioen erreforma ere aztertu du Garaik.

Oihana Teyseire: "Badirudi herriko bozen dinamika errepikatu dela Hendaiako departamenduan"

Igande honetako hauteskundeen emaitzak errepasatuz ekin diogu analisiaren tarteari Oihan Teyseire kazetariarekin. behin baino gehiagotan azpimarratu du zaila dela abstentzio maila honekin analisi zorrotz bat egitea, baina nabarmendu digu badirudiela lehenagotik datorren joera baten emaitza dela oraingoan ezkerreko subiranistek lortutako emaitza.

Estitxu Garai: "Energia eskubide gisa onartzen duen lege bat behar da"

"Terrorismoa goratzea" leporatuta Tasio Erkizia zigortzeagatik Espainia zigortu du Estrasburgoko auzitegiak. Horri buruz hizketan ekin diogu Estitxu Garairekin analisiaren tarteari. Horrez gain, gobernu espainiarrak argindarraren prezioa jaisteko BEZa jaisteko hartu duen erabakiari buruz ere jardun dugu, eta baita EHUko fakultateetan klasetik kanpoko euskararen erabilerari buruz ere.

Iñigo Aduriz: "Badirudi gobernua inprobisazioz mugitzen dela"

Pedro Sanchezen gobernuak onartutako indultuei buruz hitz egin dugu Iñigo Aduriz kazetariarekin. Ber esanetan badirudi gobernua "inprobisazioz" ari dela jokatzen gai honen inguruan Sanchezek berak duela hilabete batzuk esandakoak orain egiten ari denarekin alderatuta. Oposizioari dagokionean, PP indultuen gaiaren inguruan sortzen ari zen mugimendua apaldu duela azaldu digu, estatutaren aurka antolatu zutenarekin alderatuta oso babes txikia izaten ari zelako.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image