
Analisia
All Stories
Horrez gain, aste honetan jakin dugu 2021ean ere ez dela San Ferminik izango Iruñean. Iruindarra izaki penaz hartu du erabakia Zalduak baina arduraz jokatu behar dela nabarmendu du. Batez ere "ez-San Fermin" kontzeptua erabiltzearen aurka jardun du.
hari berari tiraka, Andoni Ortuzar EAJko EBBko buruak "Mozkor Borroka" terminoa erabiliz egindako adierazpenak ere aztertu dizkigu. Bere esanetan Jeltzaleen presidenteak egindako adierazpenak AEBetan Alt-Right deritzanak erabili ohi duen komunikazio estrategiaren ildotik eginak izango lirateke.
Bizkaiko adinekoen egoitzetan Covid-19a dela eta pairatzen ari diren egoera makurra azaldu digu gaur Alfre Elgezabalek. Bertako 15 adinekoen egoitzatan gutxienez positibo bat dute, eta batzuetan dozena bat baino gehiago dira. Horrez gain, hezkuntzan matrikulazio kanpainari buruz ere hitz egin dugu. Urtetik urtera gutxiago dira matrikulatzen diren haurrak.
Estatu espainiarreko politikari buruz hitz egin dugu, bi astean behin egin ohi dugun moduan, Iñigo Aduriz kazetariarekin. Gaur bertan dimisioa eman duen Salvador Illa ministroari buruz hizketan hasi gara. Pandemia baten erdian osasun ministroa hautagai izendatu izanak eta hautagaitza ofiziala izan ondoren ere oraindik ministro karguan jarraitu izanak kritika ugari eragin ditu. Horri buruz, eta Illak Katalunian izan dezakeen perfilari buruz jardun dugu Adurizekin. Horrez gain, pandemiaren kudeaketan PPren Madrileko gobernua izaten ari den jarrerari buruz eta txertaketa prozesuan estatu espainiarrean izaten ari diren irregulartasun kasuei buruz ere hitz egin dugu.
Ipar Euskal Herrian eta Frantzian orokorrean konfinamendua berriz ere martxan jar dezaketela dioen zurrumurrua hedabide frantziarretan hedatu den egunean, konfinamendu horri buruz eta izan ditzakeen eragin ekonomikoei buruz hitz egin dugu Oihana Teyseire kazetariarekin. Horrez gain, mugaren itxieraren aurka Izpegiko lepoan asteburuan izandako protestei buruz eta Baionan gaur kargu hartu duen suprefeta berriari buruz ere jardun dugu.
- Ane Urkiri: "Gutxik espero zuten Eibarrek emakumezkoen lehen mailan maila hau erakustea"
- Beñat Zaldua: “Ulertu behar dugu Idoia Mendiaren ustez tortura kondena bat bi urtean behin onargarria dela”
- Ane Irazabal: "Italiako politika izugarria da"
- Estitxu Garai: “Independentismoaren kontra sistematikoki erabili da tortura”
- Ane Urkiri: "Superkopa orain irabaztea 2015ean irabaztea baino balentria handiagoa da"
- Oihana Teyseire: "18:00etan itxi beharra beste zigor bat bezala bizitzen dute dendariek"