
Gakoak
All Stories
Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak 35 urte beteko ditu aurten. Azken bi urteetan, pandemiaren ondorioz, zailtasunak izan dituzte munduko hainbat herrialdetara brigadak bidaltzeko. Bi urteren ostean, berriro hasiko dira brigadak antolatzen. Euskal Herriak behar dituen irakaspenak lortzea da helburua.
Autobusen eta autokarren sektorean espezializatutako Irizar taldeko Alconza Irizar Group enpresako langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan, atzo bertan, konpainiak enplegu-erregulazioko espediente bat egiteko asmoa duela salatzeko. Espediente horrek 38 langile kaleratzea ekarriko ditu.
Halaber, datorren martxoaren 12an, larunbata, Berangoko udaletxetik 18:00etan abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete herritarrei.
Artiach-eko langileek ehun egun bete dituzte greban, lan baldintza duinen defentsan. 100 eguneko grebaren ondoren, duela 100 urte Deustuko Erriberako gailetagileek borroka eta grebaren bidez 8 orduko lanaldia lortu zuten lantegira hurbildu nahi izan dute.
Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko 4. mailako ikasle batzuek egindako film laburra da 'Hurrengo geltokia'. Honekin erakutsi dute euskal gazteriak kultura sortzeko gogoa duela. Gainera, dialogo gabeko istorio honekin, begiraden hizkuntza aldarrikatu dute.
Gaur soldata arrakalaren kontrako nazioarteko eguna da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gizonek, urtero, batez beste, emakumeak baino 6.300 euro gehiego irabazten dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko estrategiaren bigarren fasea hasiko duela Lakuak iragarri du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.
- Idurre Bideguren: 'Gernika koadroa ekartzeko arazo teknikoak daudela diote, baina aitzakia da'
- Arkaitz Zarraga: 'Talde hau kartzeletan gure hizkuntza eurenganatzeko sortu zen'
- Bea Sever, Naizen: 'Bidelagunak behar ditugu eta ez epaileak, hori da helburua'
- Iñaki Karrera: 'Hezkuntza paradigma aldatu egin behar da, gaur egun beste behar batzuk ditu'
- Pablo Ortiz de Latierro: 'Irtenbidea Madriletik etorri behar da, erabaki politikoa da'
- Egoitz Rodriguez: 'Ez dugu Goya saria irabazi, baina oso pozik gaude'