Analisia

All Stories

Eguzki Urteaga: "Eskuin muturra lehen indarra izan daiteke Akitania Berrian ere"

Departamentu eta eskualde mailako hauteskundeen lehen itzulia izango da igande honetan Ipar Euskal Herrian. Hauteskunde hauen garrantziaz gain, kontutan izateko hiru puntu azpimarratu nahi izan dizkigu Eguzki Urteagak: Abstentzioaren igoerak izan dezakeen eragina, eskuin muturrak lor ditzakeen emaitzak, eta gurean behintzat alderdi abertzaleek izan dezaketen garrantzia.

Estitxu Garai: "PSN ideologia oso kolonialista, supremazista eta linguizida batetik dator"

Nafarroako euskararen legeak "eremu ez euskaldun" gisa definitzen duen horretan euskara ez du meritu gisa aintzat hartu nahi Foru Gobernuak. Hala baieztatu du aste honetan Maria Txibite lehendakariak berak. Jarrera hori ulertzeko PSNren ibilbideari erreparatu dio Estitxu Garaik.

Horrez gain, Gasteizko legebiltzarrak ustelkeriaren aurkako bulego independente bat martxan jartzearen aurka EAJ eta PSEk emandako botoei buruz eta lehen sektorea pairatzen ari den egoera ekonomikoari buruz ere jardun dugu.

Oihana Teyseire: "Asteartean hasiko dira Ipar Euskal Herrian 12 urtetik gorakoak txertatzen”

Covid-19a Ipar Euskal Herrian izaten ari den bilakaerari buruz hitz egin digu Oihana Teyseirek. 12 eta 18 urte artekoak txertatzeari ekingo diote astearte honetan, baina oraindik ez dago argi hilabete amaierarako musukoa erabiltzeak derrigorrezkoa izateari utziko dion ala ez.

Eguzki Urteaga: "Euskararen presentzia nahiko urria da lanbide heziketan"

Behatokiak lanbide heziketan euskararen presentzia zein zen jakiteko ikerketa bat egin du, eta horren emaitzak errepasatzen ekin diogu gaurko analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. derrigorrezko hezkuntzan eta unibertsitatean gure hizkuntzak duen presentziarekin alderatuta egoera oso bestelakoa da lanbide heziketan.

Unibertsitateak aipatuta, IkerGazte kongresuari buruz ere jardun dugu. Euskaraz egiten den ikerkuntza lanaren maila goraipatu du Urteagak baina aldi berean azaldu digu euskal erakundeek ez dituztela nahikoa baloratzen euskarazko ikerketa lanak.

Peruko hauteskundeen emaitzak aztertuz amaitu dugu gaurko tartea.

Leire Regadas: "Espainiako eskuinaren eta eskuin muturraren diskurtsoa oso antzekoa da"

Espainiako eskuinak eta eskuin muturrak asteburu honetarako Madrilen indultuen aurka antolatutako elkarretaratzeari buruz hitz egin digu Leire Regadasek Kataluniatik. Horrez gain, Podemosen ere asteburu honetan hautatuko dute alderdiko buru berria. Sorpresarik ezean Ione Belarra izango da.

hamaika telebista

Image