Skip to main content

Etxerat elkartearen elkartasun bertso saioa, igandean, Hamaikan

  • Bideoa:
Etxerat Elkarteak Oiartzunen urtero antolatzen duen elkartasun bertso saioa emitituko dugu datorren igandean Hamaika Telebistan. Iazko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak igo ziren Oiartzungo oholtzara, Amaia Agirreren gaiak erantzuteko: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Igandean, 20:00etan, luxuzko bertso saioa Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Gipuzkoa

  • Created on .