
Efizientzia energetikoa hizpide gaurko 'Geltokia' saioan
Etxeko isolamenduei buruz arituko gara saio honetan, eta Aislanat enpresako kideek energia aurrezteko aurkitu duten bide ekologikoa ezagutuko dugu. Ondoren, solasaldi interesgarri bat izango dugu June San Millan, Zuhaitz Areitio eta Andoni Romeorekin, eta bukatzeko, beti bezala errezeta goxo bat Koldo Garciaren eskutik: koka udare, gazta, tomate eta ardoarekin.