Txistuari ikuspegi berri batetik heldu dio Iñaki Palaciosek

Iñaki Palacios txistulari arabarra izan dugu aste honetako gonbidatu nagusia. Musikariak ‘Baltik’ izeneko hirugarren diskoa ondu du aurten, The Gael’s taldearekin batera. Euskal Herriko tradizioan hain ohikoa den txistua ardatz, iparraldera bidaiatu du Palaciosek.