Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, literatura ardatz

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko saioa prestatu dugu. Armiarma.eus literaturaren sarea sortu zuen kideetako batekin izan gara, Patxi Gaztelumendirekin. Proiektuaren sorreraz, orainaz eta geroaz aritu zaigu. Halaber, Irati Goikoetxearen "Herriak ez du barkatuko" eleberria aurkeztuko dizuegu eta apirilaren 23an izango diren azoka eta ekitaldien berri bildu dugu ere.