Imanol Epelde: "Ikasleen sorkuntza anputatu egiten dugu DBHra iritsitakoan"

Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Artekale bertan izan zen eta Epelderekin hitzartzeaz gain, Gotzon Barandiaran jaialdiaren antolatzaileetako batekin aritu ginen ekimenaren erronkez.