Gontzal Mendibil: “Iparragirrek euskal kontzientziaren lehen izpiak jarri zituen; nonahi eta noiznahi kantatzen zion Euskal Herriari”

, Gontzal Mendibil musikariak Jose María Iparragirre omenduko du, Urretxuko bardoaren jaiotzaren bigarren mendeurrena dela eta. Ez da edonolako kontzertua izango, gainera, Mendibil Iparragirreren azalean agertuko baita eszenatokian eta hainbat musikari eta antzezlek lagunduta, Iparragirreren bizitzari errepasoa emango dio.