Artekale

All Stories

'Ez Dok Ero', Zinebi, Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea eta Zinetika

Patxo Telleria da aste honetako protagonista Artekalen. 'Ez dok ero' antzezlan berria estreinatuko du EzDok3 kolektiboak Arriaga antzokian azaroaren 10ean. Halaber, Zinebi eta Zinetika jaialdiaen eta Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astearen berri ere emango dizuegu.

Kai Nakai: "Estereotipo asko egon dira reggaetoiarekin eta egia da matxista izan dela, baina aldatzen ari da"

Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.

Plateruena, Quino, Loraldia eta ArteDrama Euskal Laborategia

Plateruena aretoaren itxierak eta Quino marrazkigilearen heriotzak kolpatu dute kultutgintza aste honetan, baina denak ez dira albiste txarrak. Loraldia jaialdiak udazkenean berreskuratu du martxoak eskaini behar zuen programazioa eta ArteDrama Euskal Laborategiak ere 15 urtez Aulestin antolatutako jardunaldiak garatu ahal izan ditu aurten ere.

#Inktober traolak sareak beteko ditu urrian zehar

Egunotan uholde bat bezala hartuko ditu sareak #Inktober traolak eta horren atzean, milaka marrazkigile eta diseinatzaileren lanak partekatuko dira, urriaren lehenengotik 31ra bitartean. Jake Parker artista grafikoak sortu eta bultzatutako erronkak arrakasta izugarria lortu du mundu osoan eta hainbat euskal artistak ere hartzen dute parte urtero.

Kabaretarien lana gaueko tabernetako girotik aterako dute Yogurinha Borovak eta Ibai Fresnedok 'Txorimalo' ikuskizunaren bitartez

Sexu askapenaren eta LGTBI kolektiboaren aldarrikapenei bide eman dieten Ibai Fresnedo ekintzaileak eta Yogurinha Borova artistak indarrak batu dituzte “Txorimalo: Normalaren Uxatzaile” ikuskizunaren sorreran. Urriaren 20tik 23ra bitartean lau emanaldi eskainiko dituzte Aldama Fabre Gallery aretoan. Hain zuzen, Drag kultura gaueko aisialdiaren testuingurutik atera eta galeria batean eskaintzea izan da Yogurinha Borovaren helburua proiektuaren sorreran eta hausnarketarako eta eztabaidarako tarteari irekiko dio ikuskizunak.
hamaika telebista

Image