Artekale

All Stories

'Napardeath' filma aurkeztu du Beñat Iturrioz zuzendariak

'Ataun of death' trilogiaren azken zatia da eta Iturrioz-ekin egin dugu hitzordua filmaz hitz egiteko. Bestalde, 'Emakumeak eta zinema' emanaldiaren 33. edizioa, Klasikoen XII. Irakurketa jarraitua, 2020 Ibiladiaren aurkezpena eta beste hainbat gauza utzi du asteak kultura arloan.

Caostica jaialdiak 17. edizioa ospatuko du Bilbon

2003. urtetik ospatzen da Caostica laburmetrai eta bideoklipen jaialdia. Urtero, ikus-entzunezko obrarik transgesoreenak biltzen saiatzen dira antolatzaileak gero eta garrantzi handiagoa hartu duen jaialdi honetan. Nitya Lopez-ek eman dizkigu jaialdiaren zehaztapen guztiak. Bestetik, 'Muga deitzen da pausoa' filmearen zuzendari den Maider Oleagarekin eta 'Zer gertatu zitzaion Ana Garciari?' antzezlaneko Aritz Mendiola aktorearekin bildu gara haien lanetaz gehiago jakiteko.

Miren Amuriza idazleak 'Basa', bere lehenengo eleberria, argitaratu du

Idazle eta bertsolari berriztarrak helduentzako literaturako lehen lana kaleratu du eta horren inguruan aritu zaigu aste honetan. Gainera, Lekeitioko Azkue Ikastolako igandean antolatuko duen Ibilaldiaren harira, Maitane Hidalgo zuzendaritza talde kideak, ikastolaren metodologia aldaketez aritu da. Horrekin batera, 'Amargo era el postre' film laburraz aritu gara ere Kevin Iglesias-ekin. FANT jaialdian laburmetrai onenaren eta publikoaren sariak jaso ditu filmak.

'Margolaria' filman bidai baten istorioa kontatzen digu Oier Aranzabalek

Oier Aranzabal musikari eta zuzendari zarauztarraren Margolaria filma zinema aretoetan ikusgai dago jadanik. Artekalen film honen nondik norakoak azaldu dizkigu egileak berak. Gainera, Aiora Ganuza jantzigilearekin ere hitz egin dugu, antzerkian, pelikuletan eta kaleko jantzien diseinuan egiten du lan.

'Euskal andre langileak' liburua prestatzen ari da Oiane Valero historialaria

Dagoeneko aurkezpen batzuk egin ditu eta obra udaberrian zehar eskuragarri egongo da. Aitzinako erregimenetik kapitalismorako trantsizioan, euskal emakumeek izandako bilakaera aztertu nahi izan du, andrazkoek pairatutako zapalkuntza hirukoitza azpimarratuz. Liburuaren inguruko aurkezpenak, Bilboko Alde Zaharreko Etxebarrieta Memoria Elkarteak antolatutako "Begirada bat askatasunera" zikloaren baitan kokatzen dira. Emakumeak, langileak, euskara eta oroimena lotzen dituen ekimenaren baitan hain zuzen ere".

Arteari ateak irekitzeko, Arteak Ireki plataforma

Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriak urtean hamabira mugatu nahi ditu formato txikiko areto eta tabernek antolatu dezaketen emanaldi kopurua. Horren aurka, Arteak Ireki plataforma eratu zuten hainbat kulturgile eta programatzailek eta kulturaren munduan sortu dituen erantzunak biltzen ditu aste honetako saioak.
hamaika telebista

Image