Artekale

All Stories

Miren Amuriza idazleak 'Basa', bere lehenengo eleberria, argitaratu du

Idazle eta bertsolari berriztarrak helduentzako literaturako lehen lana kaleratu du eta horren inguruan aritu zaigu aste honetan. Gainera, Lekeitioko Azkue Ikastolako igandean antolatuko duen Ibilaldiaren harira, Maitane Hidalgo zuzendaritza talde kideak, ikastolaren metodologia aldaketez aritu da. Horrekin batera, 'Amargo era el postre' film laburraz aritu gara ere Kevin Iglesias-ekin. FANT jaialdian laburmetrai onenaren eta publikoaren sariak jaso ditu filmak.

'Margolaria' filman bidai baten istorioa kontatzen digu Oier Aranzabalek

Oier Aranzabal musikari eta zuzendari zarauztarraren Margolaria filma zinema aretoetan ikusgai dago jadanik. Artekalen film honen nondik norakoak azaldu dizkigu egileak berak. Gainera, Aiora Ganuza jantzigilearekin ere hitz egin dugu, antzerkian, pelikuletan eta kaleko jantzien diseinuan egiten du lan.

'Euskal andre langileak' liburua prestatzen ari da Oiane Valero historialaria

Dagoeneko aurkezpen batzuk egin ditu eta obra udaberrian zehar eskuragarri egongo da. Aitzinako erregimenetik kapitalismorako trantsizioan, euskal emakumeek izandako bilakaera aztertu nahi izan du, andrazkoek pairatutako zapalkuntza hirukoitza azpimarratuz. Liburuaren inguruko aurkezpenak, Bilboko Alde Zaharreko Etxebarrieta Memoria Elkarteak antolatutako "Begirada bat askatasunera" zikloaren baitan kokatzen dira. Emakumeak, langileak, euskara eta oroimena lotzen dituen ekimenaren baitan hain zuzen ere".

Arteari ateak irekitzeko, Arteak Ireki plataforma

Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriak urtean hamabira mugatu nahi ditu formato txikiko areto eta tabernek antolatu dezaketen emanaldi kopurua. Horren aurka, Arteak Ireki plataforma eratu zuten hainbat kulturgile eta programatzailek eta kulturaren munduan sortu dituen erantzunak biltzen ditu aste honetako saioak.

Cenesex-en 30. urteurrenean, argazki erakusketa antolatu du Euskadi-Kuba elkarteak

José Manzaneda Euskadi-Kubako kideak erakuskteaz eta Kubako LGTBI kolektiboaren egoeraz egin digu berba. Horrekin batera, Hollywood-eko Oscar sariak, Iruñerriko ihauteriak eta Bilbao Poesia jaialdia dakar Artekale saioak aste honetan, besteak beste.

Azken agurra Juanmi Gutierrez zinegileari

Juanmi Gutierrez zinegilea zendu da, 73 urterekin. Dokumentalgintzan egin du lan bereziki, labur zein luzemetraietan eta euskal zinean zulo sakona utzi du errenteriarrak. Sare sozialetan hainbat lankideren agurra jaso du egunotan eta Hamaika Telebistan gure omenaldi xumea egin diogu.
hamaika telebista

Image