Artekale

All Stories

Adolfo Martín "Arri" artistaren erakusketa antolatu du Oroituz elkarteak

Azaro osoan zehar, abenduaren 1era arte, ikusgai egongo da Portugaleteko Salazar dorrean. Bermeon jaio bazen ere, ezkerraldeko herri honekiko lotura estua du Arrik, bertakoak ziren bere gurasoak eta bertan bizi izan da luzaroan. Orain, bere obra asko bildu ditu Oroituz elkarte memorialistak, Frankismoak isilarazitako artisten erakusketen zikloaren baitan.

'Kartzela eta erbestea' erakusketak Jose Manauten lanak bildu ditu Durangon

Gerra zibilaren osteko garaian atxilotu eta kartzelatik pasa ondoren, zigorra komuntatu eta 1944an Durangon erbesteratu zuen Francoren erregimenak. Durangoko Arte eta Historia museoak garai hartako lanak bildu ditu, 2000. urtera arte ezkutuan egon dira familiaren etxean eta ordutik Madrilen izan dira ikusgai. Orain Durangora ekarri ditu Arte eta Historia museoak urriaren 28ra arte.

'Agur Etxebeste' zinema aretoetara helduko da irailaren 27an

Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien azken lana ikusgai egongo da Euskal Herriko aretoetan ostiraletik aurrera baina Zinemaldiko Euskal Zinearen Galan egin dute aurre estreinaldia aste honetan. Hertzainaken kontzertuak, Etxebarriko Euskal Jaiak eta beste hainbat gaiek ere osatuko dute aste honetako Artekale.
hamaika telebista

Image