Artekale

All Stories

Terry Jones, Ilbeltza, Gladysen leihoa eta Bizkaiko sagardoa

Terry Jones Monty Python taldeko kidea zendu da aste honetan, Life of Brian film mitikoaren zuzendaria, besteak beste. Bere ibilbidea errepasatu dugu. Horrekin batera, Baztango euskal nobela beltzaren jaialdia, (h)Ilbeltza; Euskal Herriko nuklearren aurkako mugimenduari buruzko dokumentala, 'Ez eskerrik asko. Gladysen leihoa'; Bizkaiko txotx garaiaren irekiera eta Bilboko Arte Ederren museoko lanen berritzeaz aritu gara gaurkoan.

"Ikimilikiliklik" antzezlana, Udane Juaristi eta Maite Mutuberria

Arteak hartuko du lekurik garrantzitsuena gaurko saioan. Maite Mutuberria ilustratzailearekin izan gara "Joemak eta polasak" lanaz hitz egiten, non Iñigo Astizen poesia marrazki bilakatu duen. Bestetik, Udane Juaristi artista azkoitiarraren mural bat sartu du StreetArt360 atariak 2019ko 100 onenen artean. Albisteak ezustean harrapatu zuen Juaristi eta ez zuen espero hartu duen oihartzuna. Lana Oviedoko Parees jaialdirako gauzatu zuen irailean. Antzerkiak ere lekua tokia izan du. Marie de Jongh konpainiaren "Ikimilikiliklik" antzezlana aurkeztu dute. Arriaga Antzokian estreinatuko da urtarrilaren 21 eta 22an, ostean Euskal Herrian zehar bira abiatzeko. Lehen aldia da konpainiak testua erabiltzen duela.

'Antzara eguna' komikia, Berri Txarrak-en agurra eta Zetak proiektua

Harkaitz Cano idazleak 'Antzara eguna' komikiaren nondik norakoak azaldu dizkigu, Santi Brouard-en alde ezezagunena islatzen saiatu den obra. Bestetik, Berri Txarrak talde nafarraren azken kontzertuan izan gara eta Zetak proiektua sortu duen Pello Reparaz musikariarekin ere.

'Ezpatadantza' eta 'VMME SAHAR' diskoak, Homeless Film festival eta Oier Zuñiga

Durangoko Azoka hurbildu ahala, hainbat disko argitaratzen dira Euskal Herrian, horietako bi, Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeen 'Ezpatadantza' eta Maisah MC-ren 'VMME SAHAR' , dakar gaurko saioak. Gainera, Oier Zuñiga aurtengo Azokako kartelaren egilearekin eta Homeless Film festival jaialdia antolatzen duen Bizitegi elkarteko kide batekin izan gara.
hamaika telebista

Image