Artekale

All Stories

Pabellon 6-k ateak ireki ditu itxialdia igarota

Betitxe Saitua Pabellon 6 aretoaren lantaldeko kidea izango da denboraldiko azken Artekaleko protagonista. Horrekin batera, luzaroan itxita egon ostean berriz ireki da ere "Van Gogh alive" erakusketa multisentsoriala Iruñeko Valuarte jauregian eta, azkenik, Bilboko Euskal Museoaren berritzea diseinatuko duten arkitektoak aukeratu dituzte: Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarai.

Xabier Leteren ibilbidea aztertu du Alex Gurrutxagak

'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera. Gainera, aste honetan, Jon Maiaren "bihar" manifestutik sortutako mundu mailako mugimenduaz arituko gara, baita kultura sektorean azkenaldian sortutako kolektiboez eta antolatutako mobilizazioez.

Alex Gurrutxaga: “Jende askok, edozein dela ere bere ideologia, bat egiten du askotan Leterekin, hainbat belaunaldiri hitza eman zielako”

'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera.

Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako liburua aztergai

Mintzoa editorialak Euskal Herrira ekarri du euskararen historia ezagutzeko liburu garrantzitsua. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako lana da, non erakusten den garai hartan jada gaur egun erabiltzen ditugun zenbait hitz orain bezala erabiltzen eta idazten zirela, “tz” fonema barne. Aritz Otazu editorialeko arduradunak azaldu dizkigu xehetasunak aste honetako Artekalen. Horrekin batera, Maider Lopez Donostiarrak Bilboko Arte Ederren Museorako sortutako instalazioa, Mursego musikariaren bideo-klaseak edota Walter Benjamin filosofoaren artearen “aura” kontzeptua ezagutaraziko dizkizuegu.

Onintza Enbeita (Bertsolaria): "Eskertzeko moduan gaude itxialdian ahalegin duinak egin direlako; publikoa izan ezik beste guztia izan dugu”

Aste honetan bertsolaritzak itxialdian bizitakoa eta etorkizunean dituen erronkei erreparatu diegu Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunarekin. Enbeitak nabarmendu du betsolaritza ez dutela bertsolariek bakarrik osatzen: "Atzean makineria handia dago eta guk makineria horren beharra dugu gure sormena plazaratzeko”.

Ipuin-kontalarien egoera aztergai

Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.

Izaskun Mujika (Ipuin-kontalaria): “Hasieran online bidezko formatua SOS formatu bat izan zen, baina beharbada geratzeko etorri da”

COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.
hamaika telebista

Image