Zein eragin izan du pandemiak ingurumenean?

Etxean itxita geundenean, autoak, hegazkinak eta trenak gelditu zirenean, edota langileak itx izirenean, animaliak ikusi genituen hirietan paseatzen. Kutsadura ere nabarmen jaitsi zen; karbono dioxidoaren isuriak, esate baterako, %17 murriztu ziren iazko apirilean.

Une batez gelditu egin zen gure kontsumismo eroaren zirkulua, eta naturari arnasa hartzeko aukera txiki bat eman genion. Berehala berreskuratu ditugu, ordea, jokabide txarrak: kutsatze tasa guztiak erraz gainditu ditugu, eta erabilera bakarreko plastikoak zein musukoak nonnahi ikusten ditugu. 

Lorea Flores Greenpeaceko kidearekin hitz egin dugu pandemiak ingurumenean izandako eraginaz, eta gainera, Bakarne Atxokarro Iruñerriko Mnakomunitateko kideak hiriko hainbat datu interesgarri eskainiko dizkigu.

Zerikusia duten artikuluak