Zortzi minututako telefono deiak egin ahalko dituzte euskal presoek aurrerantzean

Euskal presoek egindako telefono deiek zortzi minututako iraupena izango dute aurrerantzean. Orain arte, bost minututako luzera zuten eta NAIZ-ek zabaldutakoaren arabera, dagoeneko, Badajozeko, Herrera de la Manchako, Murtziako edo Topaseko espetxetan dauden presoek neurriaren berri izan dute.