San Ferminetako kontzertuen programazioa aurkeztu du Iruñeko Udalak

Ayax Y Prok-en rapa, Koma eta Gatiburen rocka eta musika talde eta genero abar luze bat izango dira entzungai sanferminetan Foruen plazan. Compañía plazan aldiz jazza eta munduko musika elkarren eskutik arituko dira hirugarrenez eta azpimarratzekoak dira Kubako Paquito D’Rivera eta Hot Eight Brass Band-en emanaldiak.