
Nolakoa izango da unibertsitateko jarduna datorren ikasturtean?
Datorren ikasturteari begira ez jakina da nola bueltatuko den jarduna unibertsitatera. Izan ere, ez dago asmatzerik irailerako pandemiaren bilakaera zehatza zein izango den. Unibertsitateko langile asko eta asko etxean geratu behar izan ziren egun batetik bestera, eta orain, ikasturte berrirako planak zehaztea dagokie askori. Gaiaz aritu dira Angeriñe Elorriaga EHUko Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduko irakaslea eta, Arantza Gutierrez EHUko LAB sindikatuko kidea. Biek ala biek nabarmendu gura izan dute alarma-egoeran unibertsitateko langileek egin behar izan duten lan handia.