Markel Susaetak 500 partida jokatu ditu Athletic-en lehen taldearekin

Markel Susaetak 500 partida jokatu ditu Athletic lehen taldeko elastikoarekin, klubaren historian norgehiagoka gehien lehiatu dituen bost futbolarietako bai izanik. Aurretik, Iribar, Rojo, Etxeberria eta Iraola ditu soilik. Eibartarra bederatzi urterekin sartu zen Lezaman eta dagoeneko hamabi denboraldi eman ditu profesional gisa eta egun taldeko kapitaina da.