Ipar Euskal Herriko 150 hautetsik eta Hegoaldeko sindikatu guztiek bat egin dute Baiona eta Bilboko mobilizazioekin

Datorren larunbatean, urtarrilak 12, Bilbon eta Baionan, euskal presoen eskubideen alde, egitekoak diren mobilizazioek babes ugari jaso dituzte azken egunetan. Horiek horrela, Ipar Euskal Herriko 150 hautetsik, ideologia eta sigla politiko ezberdinetakoek, Lapurdiko hiriburuan deitutako manifestazioarekin bat egin dute. Hegoaldean, berriz, sindikatu guztiak Bilboko kaleetan egongo dira. Horrekin batera, sektore ezberdinetako 300 bat norbanakoek bat egin dute deialdiekin. Hamaika Telebistak Bilbon eta Baionan gertatzen dena kontatuko dizue, telebista, hamaika.eus zein gure Facebook, Twitter eta Instagrameko profilen bidez.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image