Hiri Baratzea: Pikilloko piperra landatu, babarrun beltza jaso, Basabere eta udako barazkien uzta lorontzietan

Pikilloko piperra nola landatu ikasiko dugu Arronizeko Josu Iturria nekazariaren eskutik, Bakedanon babarrun beltza nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Basabere baserri eskola ezagutuko dugu Ainhoa Eguizabalen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietan landatutako udako barazkien uzten inguruan arituko zaigu.