Image

Euriaren aurka ere, 'Haratzago' joan da Azkue Ikastola

Ibilaldiaren 41. edizioa euripean ospatu da Lekeition. Hala ere, giro ederra osatu da Azkue Ikastolak antolatutako jaian eta milaka lagunek herrian zehar kokatutako guneak bete dituzte 'Haratzago' lelopean. Ekitaldi nagusian hezkuntza lege berria adosteko deia egin du Ikastolen Elkarteak eta Ibilaldia elkarteak ikastolen jarrera integratzailea azpimarratu du. Horren ostean, Nogen, Esne Beltza, Izaki Gardenak eta beste talde askoren musikak euritan dantzan jarri ditu Euskal Herri osoko euskaltzaleak
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image