Saioak

All Stories

Aitor Urresti, EHUko irakaslea: ‘Kolokan dago zein eredu nahi den aurrera eraman trantsizio energetikorako’

Aitor Urresti EHUko irakaslea eta energia berriztagarrietan adituak trantsizio energetiko justu baterako bidean kontuan izan beharreko gakoez aritu zaigu. Kudeaketa eredua eta planifikazioa azpimarratzeaz gain, energia kontsumoa murrizteko bideari erreparatu dio.

Xumar Altzugarai, Zer Non Ikusi: ‘Plataformetan dauden euskarazko edukien katalogoa sortu dugu’

Plataforma digitaletan euskaraz bikoizturik edota azpititulaturik heltzen diren film, telesail eta dokumentalen bilaketa errazteko: Zernonikusi.eus ataria sortu berri du boluntario talde batek. Berrehun titulu baino gehiagori buruzko informazioa eskaintzen du dagoeneko bilatzaileak.

Burujabe eguna ospatu da larunbat honetan Tafallan

Ekonomia sozialaren arloan ibiltzen diren kooperatiba eta enpresa ezberdinek hitzordua eman dute Nafarroako erdialdea, eta bertan haien proiektuak ezagutu eta informazioa jasotzeko aukera izan dute gerturatu diren guztiek.

Ondalankoopek deituta, Goiener, Izarkom, Errigora, edo Kop 57 (berrogei eta hamazazpi) bezalako proiektuez jakiteko aukera izan zen. Sistema kapitalistaren egiturei eta multinazionalei alternatibak existitzen direla plazaratu nahi izan zuten antolatzaileek goizeko azokarekin. Energia, finantzak, komunikazioa eta elikadura eremu estrategikoak diren heinean, partaideek baliabide horien gestioa, norbere esku izatearen garrantzia azpimarratu zuten. Horretaz gain, lokalki ekoiztu eta kontsumitzearen garrantzia nabarmendu nahi izan zuten. Arratsalde eta gau partean zezen plazak kontzertuak izan ziren Asgarth eta Rotten XIII (hamairu)ren eskutik beste batzuen artean.

Joseba Egibar, [EAJ]: 'Osoko bilkuraren lerro nagusia akordioak behar ditugula izango da'

Ikasturte politikoari hasiera emango dio ostegunean Eusko Legebiltzarrak; Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldia eskainiko du goizeko saioan. Eguerdi honetan, aldiz,lehendakaria Andoni Ortuzar EBBko presidentearekin bildu da Sabin Etxean legegintzaldiko lehentasunak finkatzeko. Bertan izan da baita Joseba Egibar EAJko legebiltzarkidea ere, eta, adierazi duenez, ostegunean izango den Politika orokorreko bileraren lerro nagusia akordioak bilatzea izango da, haien alderdiarentzat.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image