Saioak

All Stories

ELAk Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko duela adierazi du

ELAK Gipuzkoako zaharren egoitzen hitzarmena inpugnatzea erabaki du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, "diskriminatzailea eta antisindikala" dela uste baitu; sinatu duten sindikatu edo elkarteetara afiliatuta daudenei soilik eragiten dielako. Sindikatuak gogorarazi du langileen % 7 bakarrik sinatu zutela akordioa, eta, beraz, hitzarmenak bizkarra ematen die langileen % 93ri eta patronalaren % 27ri.
Atxikitze araubideak, bi hilabeteko epea ematen die gainerako langileei hitzarmenera “indibidualki atxikitzeko”. Testuinguru horretan ELAk dio helegitea onartzen bada, litekeena dela "akordioaren sinatzaileak auzitara eraman ahal izatea, askatasun sindikala urratzeagatik eta bidezko kalte-galerak eskatzeko".

Osasun kontrolak kenduko dituzte bihartik aurrera Hegoaldeko portuetan eta aireportuetan

Airez sartzen diren bidaiariek ez dute irten aurretik osasun kontrolerako galdetegia bete beharko, eta aire- nahiz itsaso-bidezko sarrera puntuetan ezarritako ohiz kanpoko neurriak murriztu egingo dira.
Bertan behera geldituko dira irailaren 20ko, astearte honetako, 00:00etan, gaur Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu den Osasun Publikoaren Zuzendaritza Orokorraren erresoluzioak jasotzen duenez.
Hegazkinen barruan musukoa eramatea da, beraz, koronabirusaren aurka Hegoaldeko aireportuetan geratzen den neurri bakarra.

Steilas sindikatuak elkarretaratzea egin du Hezkuntza Legearen aurreproiektua gaitzesteko

Sindikatuko kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean, aurreproiektuaren testua gaitzesteko; hainbat arlotan ikusten dizkiote hutsuneak, besteak beste, pribatizazio asmoetan, segregazioan, euskaran eta eragileen parte hartzerik ezean. Sindikatuko bozeramailearen hitzetan, etorkizuneko Legeak ikastetxe pribatuen biziraupena bultzatzen du.
Hala eta guztiz ere, sindikatuko bozeramailea prest agertu da Hezkuntza Sailarekin negoziatzen jarraitzeko. Hezkuntza komunitatearekin eta bestelako eragileekin indarrak batu nahi dituzte, eta ez dute baztertzen mobilizazioak deitzea.

Igor Arroyo (LAB): 'Eredu ekonomiko eta sozialean trantsizio bat ireki beharra dago'

Krisi ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko neurriak auzketu ditu LAB sindikatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eta Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetan. Izan ere, LABen ustez, bizitza erdigunean izateko, eredu trantsizio ekosozialista eta feminista garatu behar da, besteak beste. Horrez gain, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialei premiazko bilera eskatu die LABek.

Aitor Urresti, EHUko irakaslea: ‘Kolokan dago zein eredu nahi den aurrera eraman trantsizio energetikorako’

Aitor Urresti EHUko irakaslea eta energia berriztagarrietan adituak trantsizio energetiko justu baterako bidean kontuan izan beharreko gakoez aritu zaigu. Kudeaketa eredua eta planifikazioa azpimarratzeaz gain, energia kontsumoa murrizteko bideari erreparatu dio.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image