
Saioak
All Stories
Olatz Foruria kazetariarekin kirol albisteen errepasoa egin dugu Hamaika Telebistan. Reala Real Madrili gailendu zitzaion Zubietan, eta Foruriak dio "oso garaipen garrantzitsua" izan zela txuri urdinentzat. Gizonezkoen ligan, Alaves eta Osasunaren arteko derbia izan du hizpide; nabarmendu du Alaves oso bolada txarrean dagoela, jaitsiera postuetan baitago. Era berean, adierazi du Athletic-ek datozen partidetan zer-nolako emaitzak izango dituen ikusmina pizten dutela.
Bestalde, Alex Txikonek iragarri du Manaslun egiten ari ziren espedizioa amaitutzat jotzen duela eta etxera itzuliko dela datozen egunetan. Foruriak nabarmendu du lan "handia" egin dutela, baina, "zoritxarrez", eguraldiaren ondorioz etxera bueltatzeko erabakia hartu dutela.
Euskal Selekzioaz, Bilboko alkateak UEFAko kopa hirian ospatzeko nahiaz, eta aurtengo Euskal Herriko Itzuliaz ere aritu da Foruria:" EH Itzulia Bilbon hastea oso albiste ona da euskal txirrinduzaleentzat".
Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko kidea den Koldo Zarate elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, argitaratu berri duten Ikusmira dokumentua hizpide. Euskaldunen "deskolonizatzeko" beharra, Euskal Herriaren independentzia eta "zapalduen arteko elkartasuna" dira agiri honen oinarri nagusiak.
EHE-ko kideek uste dute Euskal Herri euskalduna lortzeko tresna" eraginkorra" dela independentzia, eta ere berean, ezinbestekotzat jo du euskal herritarren deskolonizazioa: "Onartu behar dugu asimilatuta gaudela hizkuntzaren eta kulturaren aldetik; hori onartu, ahaldundu eta euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu", azaldu du.
Pilar Kaltzada kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, gaurkotasun albisteak aztertzeko. Non dago Mikel? dokumentalaren estreinaldia dela eta, torturaren gaia aztertu dugu kazetariarekin, eta azpimarratu du justiziatik agian ezin dela "ezer espero", baina nabarmendu du gizarteari ere badagokiola esatea ez dela "onargarria" izan gertatu dena. Era berean, nabarmendu du Mikel Zabalzaren senideek oraindik ere egia eskatzen jarraitzen dutela, eta azpimarratu du horrek "dena" esaten duela.
Sekretu ofizialen legea ere izan du hizpide, eta nabarmendu du estatu espainiarrak ikusi behar duela ea "eroso" dagoen diktadurapean ezarritako lege batek eskaintzen duen "inpunitatearekin", eta "zertarako baliatu" nahi duen. Zentzu horretan, adierazi du "horren argiak" diren frogen aurrean "egia estali" nahi izateak "kalte handia" egiten diola gizarte demokratiko bati.
COVID19ak eragindako pandemiari dagokionez, nabarmendu du birusak fisikoki berdin erasaten badu ere, sozialki eta ekonomikoki erabat desberdina dela. Zentzu horretan, azpimarratu du orain egin behar diren aldaketek ikuspegi feminista izan behar dutela "derrigor", eta azpimarratu du mugimendu feministak "erabat" asmatu duela egoera ulertzeko egindako erradiografian. Era berean, zaintza izan du hizpide, eta nabarmendu du herritar guztiek komunean duten ondasuna dela, eta emakumeen "bizkar" erori dela, "eremu publikoan zein pribatuan". Trans legeari dagokionez, azpimarratu du "pertsonen eskubideen arteko talkan argi fokua" jarri izanak erakusten duela "oraindik" asko falta dela gizarte "duin" bat izan dadin.
Pandemiak eragindako krisi sanitarioari "bueltan emango" zaiola dio, baina nabarmendu du sozialki, ekonomikoki eta baloreetan izango diren aldaketen aurkako txertoa herritarrak direla, eta herritarrek pentsatu behar dutela ea "eroso" dauden desberdintasu sozialak areagotzen dituen sistema batean. Txertoaren banaketan izan diren desberdintasunak ere izan ditu hizpide, eta "obzenotzat" jo ditu: "Txertoaren banaketa erabat desegokai, injustua eta torpea da".
Haurrak ere izan ditu hizpide, eta nabarmendu du pentsatu ere ez dela egiten haurrak "eskubidedunak" direnik ere: "Desberdintasunak halako 3, 4, 5 desberditasunago dira haurren kasuan", azpimarratu du.
Hauteskundeak berak irabazi zituela, eta ez duela 2024an berriz hautagai izatea baztertzen. Horixe adierazi du Donald Trump AEBetako presidente ohiak asteburuan egindako kontserbadoreen konbentzioan. Joe Bidenen gobernuaren aurka ere hitz egin du esanaz inoiz presidente batek izan duen lehenengo hilabeterik okerrena dela Bidenena.
- Uztailaz geroztik COVID19 gaixo gutxien zenbatu ditu Nafarroak igandean
- Athletic-ek krisi sakonean murgilduta jarraitzen du Iberdrola Ligan
- Euskal errepublika aldarrikatzeko pankarta bat zintzilikatu dute Donostiako udaletxearen fatxadan
- Italiako gobernuak 60.000 janari banatzaileri kontratua egitera behartu ditu zenbait enpresa
- Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Iker Lauroba Bikografiak saioan!
- Araba eta Gipuzkoa eremu horian daude, Bizkaia, berriz, laranjan