Saioak

All Stories

Iranek Israeli egotzi dio zientzialari nuklearraren hilketaren erantzunkizuna

Israeli eta oposizioko talde bati egozten dio Iranek zientzialari nuklear baten hilketa. Hasiera batean erasoa ibilgailu batean zihoazen bost gizon armatuk egin zutela zabaldu zen arren, orduek aurrera egin ahala nabarmen aldatu da gertatutakoari buruzko bertsio ofiziala. Azken bertsioaren arabera modu telematikoan kontrolatutako metraileta batekin hil zuten Moshen Fajrizadeh. Erasoa AEBetan gobernu aldaketa gauzatu baino gutxi lehenago iritsi da. Iranek erasoari erantzuten badio zaildu egingo da Washingtoneko administrazio berriarekin izan dezakeen harremana, eta hortik erantzuna atzeratzeko nahia.

Koronabirusaren aurkako txertoa, geroz eta gertuago

Moderna, Pfizer eta BionTech farmazeutikek txertoak merkataratzeko baimena eskatu diote Europako Sendagaien Agentziari. Txertoen aurrerapenek eta Covid-19 kutsatzeen beherakadak merkatuetan bultzada eta baikortasuna sortu dute, Ibex35ak inoizko hilabeterik onena sinatu du azaroan.

Asier Blas: “Azken bi hamarkadetan AEB oso oldarkor egon da eta gerra askotan sartu da bere dekadentziaren adierazle bezala”

Txinak multilateralismoaren aldeko estrategia indartu du. Pandemiak behartuta modu birtualean egindako goi-bilera batean, Asia-Pazifikoko 15 herrialdek Eskualdeko Elkarte Ekonomiko Integrala sortzea adostu dute, ingelesezko sigletan RCEP deritzona. Munduko merkataritza libreko trataturik handiena bezala aurkeztu dute. Eta, Joe Bidenek herrialdearen norabidea hartu bitartean, Ameriketako Estatu Batuak pisua galdu du Txinaren mesedetan. Asier Blas EHUko irakasle eta politilogoa geopolitikak bizi duen trantsizioaz aritu da.

hamaika telebista

Image