
Saioak
All Stories
Amaia Mayor SATSE sindikatuko ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Kutsatze kasuen apaltzea atzematen ari da gizartean, eta Mayorrek berretsi du erietxeetan ere hala dela. Hala ere, Santa Marinako ospitalean agerraldia izan da, eta Mayorrek dioenez, behin behineko langileetako batzuk ez daude txertatuta eta horren ondorioz, kutsaketak gerta daitezke. Hain zuzen, azpimarratu du behin behinkotasuna sektore publikoko arlo askotan dagoela, eta hori dela eta, greba deialida egin dute apirilaren 22rako.
Txertaketa kanpainari dagokionez, "oso kritikoak" izan dira txertaketa kanpainaren estrategia "ezagatik". Sindikatuko ordezkariak azpimarratu du ESIen arteko ezberdintasunek ezinegona sortu dutela langileen artean.
Iruñerriko 90 urtetik gorako biztanleen txertaketarekin hasi dira gaur, eta aste honetan hasiko dira Lizarraldean eta Tuteran ere. Datorren astean, berriz, beste eskualdeetan hasiko da kolektibo horretako kideen immunizatze prozesua.
- Europar Batasunetik at dabiltza txerto bila hainbat estatu
- Koronabirus agerraldi batek hogei gaixo kutsatu ditu Bilboko Santa Marina ospitalean
- Eskuz Binakako Emakumeen Master Laboral Kutxa txapelketa aurkeztu dute
- EAEko sektore publikoko langileak grebara deitu dituzte apirilaren 22rako
- Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next proiektuko zenbait datu ezkutatu dizkio Legebiltzarrari
- Ane Urkiri: “Real Madrili irabaztea garrantzitsua da Natalia Arroyoren Errealarentzat”