Saioak

All Stories

Patxi errementaria | Zenbatzen ikasi

IPUINA: Patxi errementaria
Patxi errementari, gaizto eta bihurri.
Patxi errementaria erabateko gaiztoa omen zen, behingo batean infernuko deabru bat bidali omen zioten Patxi infernura eraman zezan.
Hala deabru hori, goizean Patxiren sutegian agertu omen zen.
Patxi han ari zen lanean, aldian behin txingura gainean mailuka edo hauspoari eraginez txingarrak astintzen.
Aizkora, besara hortz eta hantzeko burni tresnak sutan lantzen.
IKUSI ETA IKASI: Ikas dezagun zenbatzen.
ABESTIA: Zapatarik ez

Klik batean | Mugimendu eta dantza

Irantzu del Valle de Miguelek MI-TI komunitate artistikoaren proiektua jarri zuen martxan, eta bertan arte disziplina ugari lantzen dituzte. Uharte Arte Garaikide Zentroaren laguntzak jaso, eta ikuskizun bat prestatu dute. Andrea Loyolak eta Irantzu del Valle de Miguelek berak horri buruz hitz egin digute.

LA FAKTORIA Zentro Koreografikoak dantza garaikideari buruzko nazioarteko entrenamendu eta ikerketa programa eskaintzen du Marta Coronado, Laida Aldaz eta Carmen Larrazen zuzendaritzapean, Iruñean. Programa hau kultur ingurune bati buruzko jakintza handitu eta sorkuntza prozesu kreatiboetan parte hartu nahi duten dantzariei zuzenduta dago. La Faktoria Choreographic Center proiektua legebiltzarrean aurkeztu zen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko dute aurten.


Pasa den igandean 16 urte bete ziren Rosa Parks hil zenetik, eta bere bizitza errepasatuko dugu.

hamaika telebista

Image