Saioak

All Stories

Mertxe Aizpurua: 'Etengabe ari gara presionatzen Madrilek akordioak bete ditzan'

Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailea Kongresuan izan dugu Hamaika Telebistan, arratsaldean PSOEk eta Podemosek egingo duten bileraren atarian, lan erreformak sortutako krisiari korapiloa askatzen saiatzeko. Aizpuruak uste du ez dutela "beste erremediorik" adostutakoa betetzea baino; eta horretarako "presionatzen jarraituko" dutela baieztatu du. Madrilgo Gobernuko hika-mikak testuinguru gako batean datozela azpimarratu du: "Etorkizuna da une honetan hainbat eremutan erabakitzen ari dena". Ildo honetan, azaroaren 20an EH Bilduk antolatutako manifestazioarekin bat egitera deitu du.

Asier Basurto: 'Etorri berriak euskararekiko sensibilitate bat garatzea da erronketako bat'

Azaroaren 11n Iruñean Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak egingo dira; Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Asier Basurto kideak xehetasunak eman ditu; azaldu duenez, aurten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldietan migrazioen eta harrera linguistikoaren gaia landuko da. Hain zuzen, etorri berriak euskararekiko "sensibilitate bat garatzea" da erronketako bat; "programa anitza" sortu dute horretarako, adierazi duenez.
Informazio gehiago hemen: https://soziolinguistika.eus/eu/zabalpena/euskal-soziolinguistika-jardunaldiak/2020-2/

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba egun gehiego egingo dituzte

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba egun gehiego egingo dituzte, urriaren 25etik 29ra. ELA sindikatuak lanuzte deialdiari eutsio diola jakinarazi duelako. Sindikatuak eta patronalak bilera egin zuten Lan harreman Kontseiluan urriaren 20an. Negoziazioan urrats bat aurrera egin zitekeela ematen zuen. Hala ere, ELAren esanetan, patronalak ez du negozitzeko inolako proposamenik emaran bilera.
hamaika telebista

Image