Saioak

All Stories

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin

Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-bai plataforma independentearen burua zen Aldazabal, eta hirugarren agintaldia betetzen ari zen alkatetzan.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Twitter bidez esan du «gaztea eta bere herriari emana» zela Aldazabal: “Kolpe gogorra da maite genuen guztiontzat, baita Eltziegorentzat eta Arabako Errioxarentzat ere”.

Izatez, nekazaria zen Aldazabal, eta turismoarekin lotutako ikasketak ere bazituen.

Bizikidetzarako, bakerako eta etxerako bideari bultzada emanez

Asteburuan milaka eta milaka lagun kalera irten dira euskal presoen eskubideen alde eginez. Osasun egoera dela eta Sarek Bilbon egin asmo zuen mobilizazio jendetsua bigarren urtez jarraian Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetara hedatu zuten 'Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean' lelopean. Urrunketaren eta euskal presoei ezartzen dizkieten gainerako salbuespen neurrien bukaera exijitu zuten manifestariek eta ia 200 tokitatik zabaldu zuten aldarrikapena.

Ibaia indartsu dator Bilbo Handian barrena, hala erakusten dute Bilboko itsasadarreko irudiek

Ibaien emaria handia da, hala ikusi genezake Bilboko itsasadarrean. Errepidean ere arazoak ekarri ditu denboraleak, eta Trabakuako mendatea itxita dago, Markina-Xemeinen. Trenbide sareari dagokionean, Bilbo-Balmaseda arteko trenak Basurtutik atera behar izan zuten atzo, aurretik dagoen tunela hartu zuelako urak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image