
Saioak
All Stories
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Emakundek zaintza lanak erdigunean jartzeko beharra aldarrikatu dute martxoak 8 honetan: "Gizarteak ezin du onartu emakumeek bere gain hartzea zaintza lanaren ardura, honek eragin zuzena duelako emakumeen bizi baldintzetan" adierazi du Landaidak. Zentzu horretan, azpimarratu du zaintza lanak banatu behar direla emakumeen eta gizonen artean, eta baita instituzioen eta gizarte osoaren artean ere.
Josebe Iturrioz aktibista transfeminista elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Madrilgo Gobernuaren Trans Lege proiektuaren ondotik sortu den eztabaidaz dio feminismoaren "haustura itzela" sortzen ari dela, eta "urte askotarako min handia" eragingo duela lege horren kritiken atzean dagoen transfobiak. Transgenero eta transexual izateak "indarkeria asko" bizitzea dakarrela gaineratu du, eta diskurtso transfoboek areagotu egiten dutela.
Covid19 kudeaketari buruzko hausnarketa egin du, eta heltzen ari diren txerto guztiak "eraginkorrak" direla gaineratu du, nahiz eta batzuen eta besteen artean desberdintasunak egon daitezkeen. Ikerkuntza alorrean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko genero arrakala nabaritzen dela adierazi du, nahiz eta aurrerapausoak eman diren.
- Ana Galarraga: "Pandemiaren kudeaketarako osatu diren taldeetan gizonezkoak izan dira nagusi"
- Olatz Salvador: "Zapaltzailearen lekua aukeratzen dutenek hausnarketa egin beharko lukete"
- Bihartik aurrera erkidegoan zehar mugitu ahal izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
- Zein da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren jatorria?
- Zaintza lanak eta antiarrazismoa dira aurtengo ardatz nagusiak
- Martxoko lehen astean %9 igo dira koronabirus kasuak Nafarroan