
Saioak
All Stories
Amaia Aldai Emakume Master Cup leihaketan parte hartuko duen pilotaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, 16 pilotarik Binakako Laboral Kutxa Masterra jokatuko dute martxoaren 6tik aurrera, eta "pozik" daudela esan digu.
Azaldu digu txapelketa irekia antolatzea zela asmoa, baina pandemiaren ondorioz, ez dute beste erremediorik izan. Abenduan ireki zuten txapelketa irekian izena emateko epea; 80 emakumek eman zuten izena pilota goxoarekin aritzeko, eta 28k mistoarekin aritzeko, emakumeek pilotan lehiatzen jarraitu nahi dutenaren seinale.
Amaia Ocerin Loraldia festibaleko komunikazio koordinatzailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiaren ondorioz, iaz zati ezberdinetan antolatu behar izan zuten Loraldia festibala, baina aurten, 7. edizioa antolatzea lortu dute. Horrela, martxoaren 9tik 28ra ospatuko da Loraldia jaialdiaren 7. edizioa, Sormenari zor! lelopean, "zailtasun guztien gainetik".
Proposamen anitzak prestatu dituzte, hiru zinema proposamen, eta baita hainbat esperientzia digital ere.
Andoaingo Leitzaran Institutuko ikasleek haur eta nerabe transexualentzat Naizen elkartea existitzen dela ikusi zuten, baina helduaroan trantsizioa egitea erabakitzen duten pertsonak laguntzeko erreferentzia falta sumatzen zuten. Ikasketak amaituta, elkartea sortzeari ekin diote Brayan Altismaberes, Mash Elizalde eta Gilen Larrañagak.
- Nerea Martinez: "Memoria zentro horrek balio behar du gaur egungo borrokekin jarraitzeko"
- Egia, justizia eta erreparazio eske jarraitzen dute martxoaren 3ko biktimek
- Korrika ez antolatzeak ekarritako kolpeari erantzungo dio AEK-k "Bultza Euskaltegiak" ekimenarekin
- Euskal Rock Erradikala: emakumezkoak ere baziren
- Lointek Gernika, Koparen bila Valentzian
- Kattalin Miner: "Gizartean pentsatzen da zaintza hobea dela maitasunarekin"