Skip to main content

Albisteak

Sailkapena hankaz gora jarri nahi du Landak

Alea.eus - ol., 2019-05-24 20:09
Mendiko lehen etapa gogorrean, minutu eta erdiko tartea berreskuratu du Landak sailkapenean.
Kategoriak: Aktualitatea

Lapurretan jasandako zaurien ondorioz hildako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Alea.eus - ol., 2019-05-24 19:25
33 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean.
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du SUPek Poliziaren biktimen legeari aurkeztu dion helegitea

Berria: politika - ol., 2019-05-24 18:01
SUP Poliziaren Sindikatu Bateratuak ohar bidez jakinarazi duenez, Espainako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Poliziaren biktimen legeari jarri zion helegitea. Eusko Legebiltzarrak apirilaren 4an onartu zuen lege hori. Sindikatuaren iritziz, legeak "justizia paralelo" baten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hautetsi katalanak kargugabetzea erabaki du Kongresuko Mahaiak

Berria: mundua - ol., 2019-05-24 17:53
Espainiako Kongresuko legelarien iritziari jarraituz, diputatu hautatu dituzten preso katalanak kargugabetzea erabaki du Kongresuko Mahaiak, PSOEren, PPren eta Ciudadanosen botoekin; aurka bozkatu du Unidas Podemosek, erabakia hartzeko "denbora falta" zitzaiela argudiatuta. Aurrez, txosten juridiko bat eskatu zuen Mahaiak, eta karguen etetea "automatikoa" izan behar dela esan zuten legelariek; ...
Kategoriak: Aktualitatea

Nieveren atsekabea eta Landaren poza

Berria: kirola - ol., 2019-05-24 17:52
Euskal txirrindulariek zeresan handia eman dute Italiako Giroko lehen mendi etapa gogorrean. Mikel Nieve (Mitchelton) eta Mikel Landa (Movistar) bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, Serru Lakuko helmugan. Biek, baina, aldarte ezberdinarekin bukatu dute. Nieve kopetilun, eguneko ihesaldian sartu ondoren Ilnur Zakarinek helmugatik bi kilometro falta zirenean kendu baitio etapako ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Gizartea

10.000 harpidedun lortzeko kanpaina jarri du abian Garak

admin, 2019-02-06

Egunkariak dagoeneko egin du milioi erdi euroko lehen ordainketa. Hurrengoaren data zehazteko dago oraindik, baina uda aurretik izan liteke. Gogoratu egunkariak milioi erdi euroko ordainketak egin beharko dituela sei hilabetean behin, guztira 3 milioi euro baino gehiago ordaintzeko. Gaurko GARAn irakur daitekeenez, harpidetza solidarioak izango dira. Harpidetza mota berri honek orain arte eskaintzen zen harpidetza ezberdinen eskaintza areagotuko du. Helburua, harpidetza hauek datozen bi urteotan, ordainketak gauzatu arte alegia, mantentzea izango da. Hori bai, gainontzeko modalitateetan bezala, edozein unetan utzi ahal izango da bertan behera harpidetza.

 
Politika

Aurrekontuak osatzeko lege proposamena bertan behera utzi du Jaurlaritzak

admin, 2019-02-05

Lege proposamenak aurrera egiteko beste babes ez zuela lortuko baieztatu ondoren hartu du erabakia exekutiboak. Orain bananduta proposatuko ditu funtzionarioen soldaten igoera, itunpeko hezkuntzako langileen soldaten igoera eta RGi-arena. Gasteizko legebiltzarreko abokatuek jaurlaritzaren proposamena balekotzat jotzen duen txostena plazaratu duten arren, atzera egitea erabaki dute azkenean EAJ eta PSEk, oposizioko alderdi guztien aurkako jarrerarekin topo egin ondoren.

 
Mundua

Guaidó Venezuelako behin-behineko presidente gisa aitortu dute Europako hainbat estatuk

admin, 2019-02-04

Mehatxua bete, eta Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortu dute gaur Europako Batasuneko hainbat estatuk. Atzo amaitzen zen Batasunak Nicolas Madurori presidentetzarako hauteskundeak deitzeko ezarritako zortzi eguneko ultimatuma, eta Venezuelako presidenteak halakorik ez duela egin ikusita, Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortzen dutela adierazi dute Europako Batasuneko hainbat estatuk. Hori bai, ez da Batasunaren adierazpen bateraturik izan.

 
Politika

Aurrekontuak osatzeko legearen negoziaketarako denbora eskaini dio Eh Bilduk Lakuari.

admin, 2019-02-04

Denbora eskaini dio EH Bilduk Eusko jaurlaritzari, jarrera aldatu eta negoziaketei ekin diezaien. Iñigo Urkulluren exekutiboak aurrekontuak osatzeko lege bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean, irakurketa bakarreko formula erabiliz. EH Bildutik salatu dute formula horrek ez duela zuzenketak egiteko aukerarik ematen, eta ondorioz Jaurlaritzak egin asmo dituen aldaketa denak blokean babestu edo baztertu behar direla. EH Bilduren Donostiako egoitzan eskainitako agerraldian, Arnaldo Otegi koordinatzaile orokorra eta Maddalen Iriarte Legebiltzarreko parlamentu-taldeko bozeramailea kezkatuta agertu dira Lakuako gobernuaren jarrerarekin. Iriartek gotortuta ikusten du exekutiboa.

 
Kultura

EHUri atxikitako unibertsitate zentru bihurtu da Elias Querejeta Zine Eskola

admin, 2019-02-01

Elias Querejeta Zine Eskola atxikitako unibertsitate zentro bihurtzeko hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru aldundiak eta EHUk. Ondorioz, zien eskolaren egungo ikasketak EHUren berezko master bihurtuko dira datorren urtetik aurrera. Izena emateko epea ireki da dagoeneko. Prozesua maiatzera arte luzatuko da. 3 gradu-ondoko eskainiko ditu Zine Eskolak: Artxibo, Komisariotza eta Sorkuntza masterrak. Bakoitzaren prezioa 3.900 eurokoa izango da.

 
Mundua

Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortu du Europarlamentuak

admin, 2019-01-31

Juan Guaidó Venezuelako oposizioko burua lurraldeko presidente gisa aitortu du Europako Parlamentuak. “Behin behineko presidente legitimo” gisa aitortu du zehazki politikari Venezuelarra Bruselak. Madurori presidente berri bat aukeratzeko hauteskundeak deitzeko eskatu zion Europak, eta hark ez duela horretarako asmorik ikusi ondoren eman du pausu hau Europarlamentuak.