-ANIMATION.gif)
Hainabt idazle, itzultzaile eta adituk hartuko dute aprte aurtengo edizioan. Horien artean dira Itxaro Borda, Edora Jimenez edo Xabier Etxeberria. Horrez gain, (H)ilbeltza bekaren irabazle izandako Mikel A. Elustondoren “Kexko Bola Batek Itoak Birikak lana ere aurkeztuko da aurtengoan.
Datorren astean beteko da urtebete Roger Torrent, Kataluniako parlamenteko presidenteak kargua hartu zuenetik. Catalunya Radion egindako elkarrizketan adierazi du alderdi kataluniarrek ez diotela gobernuari inolako txeke zuririk emango aurrekontuak onar ditzan. Euren babesa nahi badu, Sanchez presidenteak errepresioa baztertu eta politikaren aldeko apustua egin behar duela aldarrikatu du parlamenteko presidenteak.
Joxean Artze poetaren liburutegiaren funtsak jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artzeren alargunak utzi du funts hori Aldundiaren esku, Donostiako Koldo Mitxelenan egindako ekitaldian.
Haurrei zuzendutako Musikarium proiektua aurkeztu dute gaur. Antzerki-musika-kontzertu didaktiko bat izango da Baga Biga-k, Oihan Vegak eta Xabi Zabala konpositore eta musiakriak bultzatutako ekimena.
21 dira guztira gaixotasun larriren bat pairatzen duten Euskal presoak, Jaiki Hadi mediku elakrteak atzo jakitera eman zuenez. Kopuruak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, preso kopurua erdia baino gutxiagora murriztu den arren. 765 presotatik 9 ziren orduan gaixotasun larriren bat zutenak. Egun, esan bezala, 21 dira, preso kopurua 264ra murriztu den arren.
Etxerat-ek bat egin du Orain Presoak-ek urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon deitutako mobilizazioekin. Ondorioz, asteburu honetan zituzten bisitak egingo ez dituztela jakinarazi dute. Horrekin batera, eskakizun zehatzak egin dizkiote Pedro Sanchezen gobernuari: Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, espainiar Estatuko espetxetan sakabanatuta daudenak Zaballan elkartzea eta zigorren batuketa aplikatzea. Hamaika Telebistak zuzenean eskainiko ditu Baiona eta Bilboko mobilizazioak.