Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bizkaiko metalgintza sektorean kolokan dago hitzarmena berritzea

naiz.info - duela 21 ordu 55 min
Patronalak ultimatuma eman zuen asteartean sindikatuekin edukitako bileran, eta otsailaren 15eko bileran adostasunik ezean, negoziazioa eteteko asmoa agertu zuen. Bi urte beteko dira negoziazioa hasi zenetik.
Kategoriak: Aktualitatea

Gozoki bat aldartearentzat

Berria: kirola - duela 21 ordu 55 min
Gola. 0-1: Guruzetak (77. min.). Epailea. Munuera Montero. Txartel horiak: Sevillako Carriçori; eta Athleticeko Muniaini. Bestelakoak. 26.500 ikusle Sanchez Pizjuanen. Inori ez dio kalte egiten gozoki batek. Aldarte oneko dagoenak ez du behar, baina gustura hartzen du; eta are irribarre handiagoa eragiten dio burumakur edo urduri dagoenari. Gaizka Garitanoaulki iritsi denetik Athletic ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Irabaztea besterik ez du buruan

Berria: kirola - duela 21 ordu 55 min
«Hasieratik, partida irabaztera aterako gara. Aldaketarik baldin badago, lehiatzeko izango da». Ohi duen eran mintzatu zen atzo Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea, epelkeriak bazter utzita. Betisen aurkako neurketaren atarian egin zituen hitzok, eta argi utzi zuen zein izango den bere taldearen xedea gaur iluntzean: irabaztea, eta Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatzea.Lortuko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Pausoa emateko garaia da»

Berria: kirola - duela 21 ordu 55 min
Euskadi Fundazioari «aurrera» egiteko garaia iritsi zaio. Hala uste du Jorge Azanza zuzendariak (Altsasu, Nafarroa, 1982), eta hori da txirrindulariei bidali dien mezua. «Iazko mailarekin alderatuta bilakaera izan dutela ikusi nahi dut. Erritmoa, esperientzia, ezagutza... Zaildu egin dira fisikoki, eta lehen egunetik baliatu behar dute aukera». Zuzendaria sinetsita dago txirrindulariak iaz ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Patrick Bevin nagusitu da Down Under Itzuliko bigarren etapan, eta lider jarri da

Berria: kirola - duela 21 ordu 55 min
TXIRRINDULARITZA. Patrick Bevinek lehen garaipena eman dio CCC talde sortu berriari. Zeelandaberritarrak Australiako Down Under Itzuliko bigarren etapa irabazi zuen atzo, esprintean, Caleb Ewanen (Lotto Soudal) eta Peter Saganen aurretik (Bora). Erorikoa izan zen azkeneko kilometroan, eta horrek eragina izan zuen esprintean. Garaipenari esker, Bevin da orain lider sailkapen nagusian.
Kategoriak: , Aktualitatea

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  

 
Hezkuntza

Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia

n.falagan, 2017-06-20

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.