Skip to main content

Albisteak

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Beasaingo bortxaketaren erasotzailea delakoan

Berria: gizartea - lr., 2019-07-20 20:25
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, joan den uztailaren 13an Beasainen (Gipuzkoa) gertatu zen sexu erasoaren erantzulea dela iritzita. Gizon batek emakume bat bortxatu zuen 12tik 13rako gau hartan, lanera joateko bere etxetik irteten ari zela. Atxilotua epailearen esku utziko dute astelehenean. Ertzaintzak uste du atxilotuak lotura izan dezakeela beste bortxaketa kasu batzuekin ere, ...
Kategoriak: Aktualitatea

EuskarAbentura Lapurdiko kostaldean barrena 
ibiliko da datozen hiru egunetan

naiz.info - lr., 2019-07-20 18:45
Gaur larunbatean, EuskaraAbenturan parte hartzen duten gazteek Irun eta Donibane Lohitzune arteko 17 kilometroak osatu dituzte. Bidean Abbadia jauregia bisitatu dute eta, arratsaldez, soziolinguistika tailerra egin dute Eneko Gorrirekin batera.
Kategoriak: Aktualitatea

Allez la France! Pinot eta Alaphilippe heroi Tourmaleten

Alea.eus - lr., 2019-07-20 17:58
Esprintean erabaki da Tourreko etapa mitikoenetakoa, onenen arteko berdintasunaren erakusle.
Kategoriak: Aktualitatea

Pinotek irabazi du Tourmaleten, eta Alaphilippe sendo agertu da buruan

Berria: kirola - lr., 2019-07-20 17:52
Tourmaletek bere legea ezarri du beste behin, eta galbahea pasa dio tropelari. Txirrindulari bakoitzaren indarrak agerian gelditu dira, eta Alaphilippek aldapa gogorrenetan ere indartsuenekin aritzeko ahala duela erakutsi du. Atzo ezustekoa eman zuen erlojupekoa irabazita; gaur mendian ere elastiko horiari ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Pinot garaile eta Alaphilippe bigarren Tourmaleten, frantziarren festa ez da eten Tourrean

naiz.info - lr., 2019-07-20 16:59
Liderrak beste 30 segundo sartu dizkio Geraint Thomasi, sailkapen nagusirako hautagai nagusia dela erakutsiz, eta Movistarrek etapa guztia lanean igaro duen arren, Nairo Quintanak pott egin du. [Zuzeneko jarraipena eta sailkapenak]
Kategoriak: Aktualitatea
Biolentzia

Begoña Urroz DRILen biktima izan zela aitortu du Gobernu espainiarrak

admin, 2019-06-25

Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroak egindako txosten baten arabera ez zen ETA izan 1960an haurra hil zuena, DRIL (Directorio Revolucionario Iberico) taldea baizik.

 
Gizartea

Zortzi hilabeteko espetxe zigorra onartu du Manuel Herrerak, 2017an Bilboko Plaza Berrin egindako erasoarengatik

admin, 2019-06-25

Ultraeskuindar espainiarra ez da Bilboko epaitegira joan ere, baina erasoa erakusten duen bideoa grabatu eta sarreratu zuen bere kidearekin batera, gertakarietan parte hartu izana onartu, eta 8 eta 6 hilabeteko expetxe zigorrak hitzartu dituzte, urrenez urren, fiskaltzarekin

 
Emakumea

Zaintza Martxari ekin diote Gipuzkoako Zahar-egoitzetako langileek

admin, 2019-06-24

ELA sindikatuak sektorean deitutako 70. Greba egunaren baitan ekin diote martxari Ategorrieta gainetik. Sei etapa izango ditu guztira martxak. Lan hitzarmen duinaz gain, kalitatezko zaintza eredu bat ere aldarrikatzen dute langileek

 
Kultura

Vivian Maier argazkilari estatubatuarraren 33 argazki esklusibo daude Donostiako Tabakaleran ikusgai

admin, 2019-06-21

Vivian Maier argazkilari estatu batuarraren 135 argazkien erakusketa ikusgai da iada Donostiako Tabakaleran. Argazki horietatik 33 sekula argitaratu gabekoak dira eta ikusmin handia sortu du honek nazioarte mailan.

 
Beste batzuk

Emakumeek ere parte hartuko dute aurten, estreinekoz, Donostiako Klasikoan

admin, 2019-06-21

Sariak ere berberak izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketetan. Hori bai, berdintasuna ez da erabatekoa izango, emakumezkoen lasterketa ez baita Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren, UCIren maila nagusikoa izango

 
Biolentzia

Torturaren biktimak aitortzeko Torturaren Nazioarteko Eguna ospatuko da EAEn 2020eko ekainaren 26an

admin, 2019-06-20

Gaur onartu duten legez besteko proposamenaren arabera, "helburua da biktima horiek gizartearen aurrean aitortzea eta giza eskubideen urraketa larri horrek eragindako bidegabekeriak salatzea". Elkarrekin Podemosek aurkeztu du proposamena, eta talde parlamentario guztien babesa jaso du.