Skip to main content
bannerra

Albisteak

Kontseiluak kritikatu du Euskararen Legean urrats sendorik egin ez izana

Berria: gizartea - duela 20 min 56 seg
Bihar 32 urte beteko dira Nafarroako Euskararen Legea indarrean sartu zela. Agintaldi honetan hura aldatzea izan da laukoaren eztabaidagai nagusietako bat, baina, Kontseiluak salatu duenez, legealdia amaitzear da, eta lege berriaren oinarriak jartzea helburu duen Nafarroako Parlamentuko batzorde bereziak ez du inolako azalpenik eman egiten ari den lanari buruz.Iaz sortu zuten lantaldea eta horko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Inork irabazi ezean, gal beza besteak

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
23:58. Bi minutu falta dira gauerdia iristeko, eta, harekin, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bilduri emandako epemuga amaitzeko. Asteartean eman zion ultimatuma 2019ko aurrekontuen inguruan akordio bat lortzeko, eta, harrezkero Jaurlaritzak koalizioari proposamen gehiago aurkeztu badizkio ere, EH Bilduk ez ditu eskaintzok nahikotzat jotzen. 23:58an, ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Inboluzioa», eta «blokeo» arriskua

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko indar politikoek datorren asteleheneko bileran plazaratuko dituzte Ana Oregi (EAJ) lantaldeko buruak atondutako ondorioen txostenari buruzko iritziak, eta ezkor azaldu da Foro Sozial Iraunkorra, ez baitu gaur egun alderdien artean elkarrizketarako eta akordiorako girorik ikusten. Ohartarazi du kontakizunari buruzko desberdintasunak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aldaketaren taldeei 29 eserleku ematen dizkie EITB Focusek

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
IRUÑEA. EITB Focus inkestaren arabera, Geroa Baik nabarmen gora egingo luke hauteskundeetan, UPNrekin parekatzeraino. Biek hamahiruna eserleku lortuko lituzkete. EH Bilduri zortzi ematen dizkio, PSNri bost, Ezkerra eta Ahal Dugu-ri launa, eta Ciudadanosi hiru. PP kanpoan geratuko litzateke. Iruñeko Udalean, EH Bilduk gora egin arren, zail luke alkatetza errepikatzea.
Kategoriak: Aktualitatea

Bakearen osteko zigorraren zentzuaz aritu dira Parisen

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
PARIS. Konferentzia egin zen atzo Parisen, Bakea Euskal Herrian Parisko legelarien batzordeak eta Parisko abokatuen bazkunak antolatuta, Bake Bidearen sosteguarekin. Zigorraren zentzua bakearen ondoren lelopean, ETAren bilakaeraz, torturaz eta ETAren desegitearen aurrean erabaki judizialetan egon litekeen bilakaeraz aritu ziren, besteak beste, hainbat legelari eta aditu.
Kategoriak: Aktualitatea

Aske utzi dituzte Gasteizen atxilo hartutako biak

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
GASTEIZ. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle bati orain bi aste egindako erasoarengatik atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira. Herenegun utzi zuten libre haietako bat eta atzo bertan beste biak. Epailearen aurretik pasatu ostean, azken bi horiei urruntze agindua ezarri diete, eta ezingo dute jipoitutako gaztearengana hurbildu eta ezta Arabako Campusean sartu ere.
Kategoriak: Aktualitatea

500

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
ERTZAINTZAREN PROMOZIO BERRIRAKO LANPOSTUAKJaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, asteartean argitaratuko dute Ertzaintzaren lan eskaintza publiko berria, eta 500 lanpostu eskainiko dituzte bertan. 28. promoziorako postuak izango dira horiek, baina atzo Ertzaintzaren Akademian egindako bileran bide eman zioten 29. promozioaren lan eskaintza publikoari ere: beste 500 lanpostu izango ...
Kategoriak: Aktualitatea

BNGko militanteak, Europara koalizioan aurkeztearen alde

Berria: politika - duela 20 min 56 seg
SANTIAGO. Europako bozetara EH Bildurekin eta ERCrekin batera aurkeztearen alde bozkatu dute BNGko militanteek. Ana Ponton eledunak jakinarazi duenez, tokiko hainbat batzarretan bozketak egin ostean, %90 baino gehiago agertu dira elkarlanaren alde. BNGren Kontseilu Nagusiak berretsi beharko du orain militanteen erabakia, larunbateko batzar nagusian.
Kategoriak: Aktualitatea

Donostiaren argiak eta ilunak

Hitza: Gipuzkoa - og., 2018-12-13 23:30
Kategoriak: Aktualitatea

Eskualdeka, oreka handiagoa

Hitza: Gipuzkoa - og., 2018-12-13 23:30
Kategoriak: Aktualitatea

Elkartuko dituen harrera

Hitza: Gipuzkoa - og., 2018-12-13 23:30
Kategoriak: Aktualitatea

1522ko gudua, bi bertsiotan

Hitza: Gipuzkoa - og., 2018-12-13 23:00
Kategoriak: Aktualitatea

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 

 

Ikasle greba Katalunian

a.ortega, 2017-09-29

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen! 

 

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.