Skip to main content

Albisteak

Bizitzari emandako txapela

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
1.350 pertsona, 2700 esku. Zortzi bertsolari oholtzan eta bertsotarako gogoz bertsozalea. Ia lau orduko jardunaren ondotik, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak badu txapelduna: Julio Soto Ezkurdia. Txapelduna ez da berria, ordea, aitzinetik 2010, 2011, 2015 eta 2017. urteetan ere lortu baitu txapela. Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes ...
Kategoriak: Aktualitatea

Anaitasuna borborka jarri du bertsoaren suak

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Ez al gara etorri ongi pasatzera?». Xabat Ilarregi finaleko bertsolari gazteenak galdera hori kantatu zion bere bikotekide Eneko Fernandezi,baina lasai aski zuzendu zezakeen itauna Anaitasunara. Zortziko txikian, bien arteko bertso saioak arratsaldeko txalo zartaradarik beroenetarikoak eragin zituen, eta modu horretan erantzun zioten bertsozaleek. Bertsoaren suak borborka jarri baitzuen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kolonizatuaren askatasuneranzko bidea

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Igiaba Scegoren (Erroma, Italia, 1974) Adua (2015) nobela abiatzen denerako, Aduak ia berrogei urte daramatza Italian, eta oraindik ez daki zein duen etxe, hura ala Somalia, jaio zen herrialdea. Hainbeste denbora igaro ostean etorkintzat jotzea tontakeria ederra litzateke, eta hala ere ezin esan daiteke hiritar osoa denik. Haren hazpegiak eta azal kolorea ez dira nazioak bere buruaz duen irudiaren...
Kategoriak: Aktualitatea

Emakume izateagatik

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Itxuraz, 1.362 km euri (Elkar, 2019) liburuak premisa aski garbi bati jarraitzen dio. Goizalde Landabaso (G.) eta Garazi Goiaren (G) arteko gutun-trukea jasotzen du liburuak; urtebeteko tartean batez ere gai baten inguruan elkarri helarazitako hitzak. Liburuari hasiera ematen dion galderan jasota geratzen da gai hori: «Bigarren bizitza bat bazenu, bizitzeko beste bizitza bat... zein emakume ...
Kategoriak: Aktualitatea

Lur hartzekotan

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Hankak lurrean iltzatuta dituen irakurleari ez nioke gomendatuko liburu hau. Edo agian bai. Agian liburu hau gomendatuko nioke, iltzeak erauzi eta hegan egin dezan. Baina zertan sartzen den abisatuta, sustorik ez hartzeko, ezta muturrekorik ere. Liburua bitxia da. Bitxi idatzita dagoelako (ikusi ni ere aldrebes idazten nola jartzen nauen!), eta bitxia delako kontakizuna. Beraz, bat datoz tonua ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ipuin kiribila

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Lastaira terrazan duela lo-kuluxka zeru zabalean egiteko ohitura duen haur bat da protagonista: Muza. Leku on eta giro hobean, dena isilik dagoela, etzaten da mutikoa, baina, helas!, sagua hurbilduko zaio, zarata txiki gogaikarriak eginez. Sagua uxatzeko, katuari hots egin behar; katua uxatzeko, zakurrari; zakurra uxatzeko... Horrela, katean-katean, ipuinak aurrera egingo du, eta, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kantuari bizia eman zion boza

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Mende askoan, tradizioari eta kulturari eusten jakin du Bretainiak, garaian garaiko erreinu eta dukerrien gainetik. Musikak berebiziko indarra izan du tradizio horretan, nahiz eta haren adar bakoitzak bilakaera propioa izan duen: estilo instrumentala dago batetik, eta ahotsarena bestetik. Bigarrenak berebiziko garrantzia eta gorakada izan zuen herrialdean XX. mendearen erditik aurrera. Zenbait ...
Kategoriak: Aktualitatea

Errepide bakartietarako musika

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Ez dakit zergatik ote den, baina, batzuetan, lehenengo kantuaren lehenengo akordea entzunda badakizu diskoa gustatuko zaizula. Ezin zehaztuzko sentsazioa da, intuizio moduko bat, gutxitan huts egiten duena. Nork daki zergatik gertatzen den, zeren araberako ustea den hori, zer hartzen duen kontuan zure buruak hori ebazteko, baina horixe gertatu zait Iñaki Larraiotzen lehenengo lan honekin, eta ez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Rock-and-rollaren oinarriak, gaur

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Bi disko argitaratu zituen iaz John Paul Keithek. Alde batetik, Will Sexton gitarristarekin eta Amy LaVere abeslari eta baxu jotzailearekin sortutako Motel Mirrors taldearen lehendabizikoa (In The Meantime); bestetik, bere ibilbideko laugarrena, Heart Shaped Shadow, Sextonek berak ekoitzi duena, hain zuzen ere. Bata bestearen osagarri izan daiteke: Heart Shaped Shadow diskoak John Paul ...
Kategoriak: Aktualitatea

'American Love Call'

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Soul klasikoa maite dugunok sekulako sorpresa hartu dugu Durand Jones & The Indications taldearen bigarren grabazioarekin; estilo ariketa bikaina egiteaz gain, kantu izugarriak ere biltzen ditu. Estatubatuarrek dozena bat doinu grabatu dituzte, zeintzuek maila aparta erakusten duten, eta, bikaintasun horren ondorioz, zaila egiten da bat edo bestea nabarmentzea. Haize eta soka konponketez ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Vol. I'

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
Alain Martinez gipuzkoarrak aspaldi egin zuen ospa Madril aldera. Lanera eta musikagintzan jarraitzera joan zen. Bidasoako The Dirty Pink Ladies taldean ibili ondoren, Qverno banda propioa sortu zuen, eta Dinero ezagunekin ere jotzen du. Mila abenturatan dabilen Ekain Elorza bateria jotzailearen laguntza izan du. Denbora luze batez gordeta izan du Vol. I diskoa, eta argitaratu du azkenik, azal ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sortzailearen begietatik

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
'At Eternity's Gate' Zuzendaria: Julian Schnabel. Aktoreak: Willem Dafoe, Rupert Friend, Oscar Isaac, Mads Mikkelsen, Mathieu Amalric, Emmanuelle Seigner. Herrialdea: AEB. Iraupena: 111 minutu. Asko eta askotarikoak dira Van Goghen inguruan -Vincent, jakina, Theorena oraindik egiteke baitago- egin diren filmak, batzuk zinez nabarmenak. Horietan, artistaren gorabeherak bizi, eromenaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ospakizuna eta aldarrikapena uztartu ditu Arteak Ireki plataformak herrietan

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
URRETXU. Herenegun jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak aretoetako ikuskizun kopurua urtean hamabira mugatzen duen dekretua aldatuko duela. Hala ere, atzoko deitutako protestei eutsi zien Arteak Ireki plataformak. «Ospatzeko eta aldarritzeko eguna» izan zen hainbat herri eta hiritan. Halaber, azken asteotako mobilizaziotan parte hartu duten guztiei eskerrak emateko baliatu zuen eguna plataformak....
Kategoriak: Aktualitatea

Txillida Lekuk 1.200 sarrera zozkatuko ditu, ireki aurretik bisitatzeko

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
DONOSTIA. Zortzi urtean itxita egon ostean, apirilaren 17an irekiko dute Txillida Leku; aurrez, apirilaren 13an eta 14an, jardunaldi irekiak egingo dituzte, eta, horietarako, 1.200 sarrera zozkatuko ditu. Museoaren webgunean eman behar da izena, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eska ditzake. Zozketan zorterik izaten ez duten herritarrek beherapena izango dute txartela erosteko orduan.
Kategoriak: Aktualitatea

Liturgiako testuen itzultzaileei omenaldia egingo die Euskaltzaindiak

Berria: kultura - ig., 2019-03-24 00:00
BILBO. Vatikanoko II. Kontzilioaren amaieran, latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen elizbarruti arteko taldeari aitortza egingo dio Euskaltzaindiak hilaren 28an. Ekitaldian, Bizkaian Eleizea euskerearen alde dokumentala ere aurkeztuko dute. Bizkaiko Elizak euskara jagon eta hedatzeko egindako bidea erakusten du.
Kategoriak: Aktualitatea

Kalifa herria bukatu da

Berria: mundua - ig., 2019-03-24 00:00
Amaitu da: Estatu Islamikoak (EI) ez du eremurik kontrolpean. Sirian eta Iraken aldarrikatu zuen kalifa herriaren azken kilometro koadroa berreskuratu zuten atzo Siriako Indar Demokratikoek (SDF), eta amaiera eman, besteak beste, genozidioak justifikatu, exekuzioak orokortu eta esklabotza legeztatu zuen proiektuari. «Siriako Indar Demokratikoek deklaratzen dute kalifa herria deiturikoa guztiz ...
Kategoriak: Aktualitatea

Milioi bat pertsona kalean bigarren galdeketaren alde

Berria: mundua - ig., 2019-03-24 00:00
LONDRES. Milioi bat lagun baino gehiago atera ziren atzo Londresko kaleetara, brexit-ari buruz berriz erabaki nahi dutela aldarrikatzera. People's Vote (Herritarren Botoa) taldeak deituta, ehunka mila herritarrek bi ordu baino gehiagoko martxa bat egin zuten, hiriburuaren erdiguneko Park Lanetik Erresuma Batuko Parlamentura. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak datorren astearen hasieran ...
Kategoriak: Aktualitatea

AEBetako fiskal orokorraren esku dago Trump presidenteari buruzko ikerketa

Berria: mundua - ig., 2019-03-24 00:00
WASHINGTON. William Barr AEBetako fiskal orokorraren esku dago Donald Trump presidenteari buruzko ikerketa. Robert Mueller fiskal bereziak herenegun eman zion txostena, eta orain Barri dagokio edukiaren edo edukiaren parte baten berri ematea AEBetako Kongresuari; 2016ko presidentetzarako hauteskundeetan Errusiaren esku hartzerik izan ote zen argitu nahian dabil AEBetako justizia.
Kategoriak: Aktualitatea

Levi's-ak garbitzeko manerak

Berria: ekonomia - ig., 2019-03-24 00:00
Levi Strauss burtsara itzuli da asteon. Jeans galtzen konpainiak dirua nahi du bere hazkunde estrategiarekin jarraitu eta urte kaskarrenak atzean uzteko. 1. Levi's-ak galtza guztiak bezala garbituko dira, ala? Anatema! Halako bitxiak behar bezala zaindu behar dira, eta ezin dira edozein modutan tratatu. Behintzat hori esaten zen orain urte batzuk, jeans galtzak,eta batez ere Levi's garestiak, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Mundua

Errepresioarekin jarraituz gero, alderdi kataluniarrek ez dituztela Sanchezen aurrekontuak babestuko dio Torrentek

admin, 2019-01-10

Datorren astean beteko da urtebete Roger Torrent, Kataluniako parlamenteko presidenteak kargua hartu zuenetik. Catalunya Radion egindako elkarrizketan adierazi du alderdi kataluniarrek ez diotela gobernuari inolako txeke zuririk emango aurrekontuak onar ditzan. Euren babesa nahi badu, Sanchez presidenteak errepresioa baztertu eta politikaren aldeko apustua egin behar duela aldarrikatu du parlamenteko presidenteak.

 
Kultura

Joxan Artze idazlearen funtsak jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

admin, 2019-01-09

Joxean Artze poetaren liburutegiaren funtsak jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artzeren alargunak utzi du funts hori Aldundiaren esku, Donostiako Koldo Mitxelenan egindako ekitaldian.

 
Euskara

Musikarium ikuskizuna aurkeztu dute

admin, 2019-01-09

Haurrei zuzendutako Musikarium proiektua aurkeztu dute gaur. Antzerki-musika-kontzertu didaktiko bat izango da Baga Biga-k, Oihan Vegak eta Xabi Zabala konpositore eta musiakriak bultzatutako ekimena.

 
Atxilotuak / presoak

Gaixotasun larriak pairatu arren 21 euskal preso espetxean mantentzen dituztela salatu du Jaiki Hadik

admin, 2019-01-08

21 dira guztira gaixotasun larriren bat pairatzen duten Euskal presoak, Jaiki Hadi mediku elakrteak atzo jakitera eman zuenez. Kopuruak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, preso kopurua erdia baino gutxiagora murriztu den arren. 765 presotatik 9 ziren orduan gaixotasun larriren bat zutenak. Egun, esan bezala, 21 dira, preso kopurua 264ra murriztu den arren.

 
Atxilotuak / presoak

Etxeratek bat egin du urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazioekin

admin, 2018-12-21

Etxerat-ek bat egin du Orain Presoak-ek urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon deitutako mobilizazioekin. Ondorioz, asteburu honetan zituzten bisitak egingo ez dituztela jakinarazi dute. Horrekin batera, eskakizun zehatzak egin dizkiote Pedro Sanchezen gobernuari: Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, espainiar Estatuko espetxetan sakabanatuta daudenak Zaballan elkartzea eta zigorren batuketa aplikatzea. Hamaika Telebistak zuzenean eskainiko ditu Baiona eta Bilboko mobilizazioak.

 
Hezkuntza

LABek egonkortasun falta salatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza proiektu berrian

admin, 2018-12-19

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Irakasleen finkapen-sistema bertan behera uztea eskatu die Jaurlaritzari, aurten administrazioak sortutako proiektuak ordezko langileen lan-baldintzak prekarizatzen dituelako. Duela bi urte izandako mobilizazio eta grebek akordio bat erdiestera eraman zituen administrazioarekin, honek langileen egonkortasuna eta kontsolidazio prozesua ezarriko zuen. Adierazi dute aurten ez duela egonkortasunik ekarriko administrazioak aurkeztutako proiektuak.