Skip to main content

Albisteak

ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute Bilboko 010 zerbitzuan

Argia: haria - al., 2019-05-13 13:09
Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21erako deitu dute greba, lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. Lanalden enpresak kudeatzen du azpikontratatutako zerbitzu publikoa.
Kategoriak: Aktualitatea

Ikerketapean jarri dute Iruñeko masajista bat, sexu eraso salaketa baten ondorioz

Berria: gizartea - al., 2019-05-13 12:55
Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak ikerketa abiatu du, emakume batek Iruñeko kiropraktiko eta masajista baten kontra jarritako salaketaren ondorioz. Masajea emateko aitzakiarekin, sexu abusua egin ziola salatu du andreak. Ikerketaren barruan, magistratuak agindua eman die Foruzaingoari, Espainiako Poliziari eta Iruñeko Udaltzaingoari, balizko beste biktima batzuk identifikatzeko gestioak egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Diziplina ugaritako sortzaileak elkartuz, Hitzaren Eskola jarri dute abian Azpeitian

Argia: haria - al., 2019-05-13 12:55
Hitzaren Eskola jarri dute abian Azpeitiko Dinamoa Sormen gunean: “Hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin” ardatzean jarri nahi duen ekimena. Hainbat idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile eta gidoigile ezagun izango dira irakasle.
Kategoriak: Aktualitatea

Igandean egingo da Ibiladia, Lekeition

Berria: gizartea - al., 2019-05-13 12:53
40. Bizkaiko ikastolen jaia aurkeztu dute goizean Bilbon. Lekeition egingo da, datorren igandean, Haratzago lelopean. "Haratzago, beti haratzago joan nahi izan dugulako ikastoletan, aitzindariak izan garelako sorreratik. Baina haratzago-k ez du esan nahi urrunago, sakonago baizik. Nondik gatozen ahaztu gabe, sustraiei begiratuta", azaldu du Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Rikardo Arregi Sariak bi modalitate izango ditu aurten: Kazetaritza eta Komunikazioa

Berria: gizartea - al., 2019-05-13 12:40
Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak batera antolatu ohi dute Rikardo Arregi Saria, euskarazko kazetaritza lanik esanguratsuenak nabarmentzeko asmoz. Gaur Donostian egin dute bi erakundeek hurrengo edizioa aurkezteko agerraldia. 31.a izango da, eta "berrikuntzaz" betera helduko da. Esaterako, bi sari emango dira: Kazetaritza eta Komunikazioa. Edizio honetan, halaber, finalistak izendatzen ...
Kategoriak: Aktualitatea
Ekonomia

Txema Gisasolak dimisioa eman du

A.Azkue, 2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.

 
Kultura

Haurrek danborrak berotu dituzte egun handirako

L.Ferro, 2014-01-17

Donostia eguna iristear, haur danborradako konpainia guztiek bat egin dute Victoria Eugenia antzokian. Hainbat abesti jo eta kantatzearekin batera, pailazoez, bertsolariez, musikaz eta gehiago gozatu dute. Irrika azaldu dute guztiek zita garrantzitsurako.

 
Ekonomia

Mila eta berrehun enpresa galdu dira 2013an EAEn

B.Gartzia, 2014-01-17

Azken hiru hilabeteetako joera itxaropentsua bertan behera geratu da. Confebasken datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoan 291 enpresa desagertu ziren 2013ko azken hilabetean, 2008tik izandako abendurik txarrena izan zelarik. Datuon arabera, enpresentzat baino hobea izan da abendua autonomoentzat, hauentzat ere urtea txarra izan bada ere. Bestalde, Eustatek iaz baino landun eta langabe gehiago zenbatu ditu. Biztanleria aktiboa 64 mila lagunean handitu izanak azaltzen du hori.

 
Sindikatuak

LABek gogor kritikatu du Jaurlaritza Adegiren jardunaldietara joan izanagatik

B.Gartzia, 2014-01-17

LAB sindikatuko ordezkariek protesta egin dute gaur goizean Adegiren egoitzan, patronalak antolatutako jardunaldiak salatzeko. Lan harremanen modelo berrien inguruko ekitaldia egin dute gaur Adegiren eskutik Miramonen, eta bertan izan da Arantza Tapia ekonomia, garapen eta lehiakortasuneko sailburua. LABek salatu egin du Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartu izana.

 
Futbola

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan

L.Pereiro, 2014-01-16

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan. 2020ko Eurokopa San Mamesen ere jokatzearen aldekoa da ESAIT beti ere Euskal Selekzioak modu ofizialean jokatzen baldin badu. Horretarako borondate politikoa eskatu dute.

 
Kultura

Kilometroak 2014ren baitako egitasmo berria aurkeztu dute: Gure Zozketa

B.Gartzia, 2014-01-16

Kilometroak 2014 jaiaren baitan, Gure Zozketa egitasmo berria aurkeztu dute gaur Ikastolen Elkartean. Jendearen ekarpenen bitartez ikastolek sostengu ekonomiko sendo bat lortzea da ekimenaren helburua. 2014 urteko 100 mila  poltsikoko egutegi atera dituzte 5 euroren truke, eta 60 mila euroko sari bakarra zozketatuko da horietako bat eskuratzen duten guztien artean.