Skip to main content
bannerra

Albisteak

Sanferminetako erasotzaileak ez espetxeratzea erabaki du Nafarroako Auzitegiak, epaia irmoa izan arte

Berria: gizartea - og., 2019-01-03 19:09
Nafarroako Auzitegiak baztertu egin ditu fiskaltzaren, akusazio partikularraren eta herri akusazioen eskariak, eta sanfeminetako erasotzaileak ez espetxeratzea erabaki du. Hala, zigortutako bost gizonezkoek baldintzapean aske jarraituko dute Espainiako Auzitegi Gorenak azken epaia eman arte. Akusazio guztiek eskatu zuten bost

Langileek ohartarazi dute "konponbideak" aurkezten dituenari emango diotela botoa maiatzean

Berria: ekonomia - og., 2019-01-03 18:57
Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren parean. Ontziolarentzako irtenbide bat bilatzeko konpromisoa eskatu diete foru gobernuari eta Jaurlaritzari. Enpresaren etorkizuna bermatzeko ahalegina egin dezatela galdegin diete alderdi politikoei ere. "Batzuek beste batzuek baino gehiago; batzuk gobernatzen ari baitira, eta beste batzuk ...
Kategoriak: Aktualitatea

Azken urtean irauli egin da autoen salmenta, dieselaren gainbehera indartuz

Berria: ekonomia - og., 2019-01-03 18:57
Urte nahikoa ona izan da amaitu berri dena auto saltzaileentzat, izan ere aurreko urtean baino %5,8 gehiago saltzea lortu dute. Baina aldaketa handiak ere izan dira merkatuan, dieselaren gainbehera indartu egin baita azken hamabi hilabeteotan. Aldaketa horren nondik norakoak aztertu dituzte Jon Fernandez eta Xabier Martin kazetariek aste honetako Ekonominutuan.
Kategoriak: Aktualitatea

Ilargiaren alde ezkutuan lur hartu du espazio zunda batek, historian lehenengoz

Berria: mundua - og., 2019-01-03 17:12
Gizakiak gertutik sekula aztertu gabeko eremu batera iristea lortu du CNSA Txinako Espazio Administrazio Nazionalak. Chang'e 4 misioa arrakastaz egin du, eta, historian lehenengoz, zunda bat Ilargiratu da Lurraren satelitearen alde ezkutuan. Espazio zundak hainbat arlo ikertuko ditu: irrati frekuentzia baxuak, Ilargiaren lurrazala eta erliebea, eta haren konposaketa eta egitura. Horrez gain, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Merkealdian erosteko aholkuak eman ditu Kontsumitzaile Elkarteak

Berria: gizartea - og., 2019-01-03 17:12
Gabonak amaitu ez diren arren, saltoki batzuetan hasiak dira merkealdia iragartzen duten kartelak jartzen. Hala, astelehenetik aurrera asko izango dira prezioen beherakadaz baliatzeko asmoz saltokietara gerturatuko diren kontsumitzaileak. Horientzako aholku zerrenda plazaratu du Kontsumitzaile Elkarteak. Erosketa zerrenda eta aurrekontua. Gehienezko diru kopuru bat zehaztu, eta erosketa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Saharatik kanporatutako bi kideei harrera beroa egin diete Bilboko autobus geltokian

Argia: haria - og., 2019-01-03 16:40
Saharar komunitateak harrera beroa egin die Irati Tobar eta Patricia Ibañez ekintzaileei Bilboko autobus geltokian. Joan den urtarrilaren 1ean, Aaiun hirian zirela, Marokoko poliziak kanporatu egin zituen.
Kategoriak: Aktualitatea

Gasteizko Gaztetxeak udalaren bertsioa gezurtatu du

Berria: gizartea - og., 2019-01-03 16:29
Gasteizko Gazte Asanbladak Urteberri egunean gertatutakoaren bertsioa eman du, eta, horrekin batera, Gasteizko Udalak emandakoa gezurtatu du. Poliziaren operazioa "justifikaezina" izan zela hausnartu dute, eta gaineratu dute Udalak "gezurretara" jo duela hori argudiatzeko. "Gu geu gara gaztetxean tentsio egoerak saihesten lehenbiziko interesdunak". Gazte Asanbladako kideek aitortu dute musika ...
Kategoriak: Aktualitatea

UPNk baztertu egin du hauteskundeetan PPrekin bat egitea

Berria: politika - og., 2019-01-03 16:15
Eskua ukatu dio PPri. Inkestek parlamentuan sartzeko zailtasunak iragartzen dizkiote Alderdi Popularrari, eta, horren jakitun, Ana Beltranek azken hilabeteetan egindako mugimenduek etsipena islatzen dute. Hala, azken egunetan bozetan elkarrekin joateko eskaera egin dio UPNri, baina Jose Javier Esparzak erantzun argia eman dio gaur: "Akordioak komunikabideetan jakinarazten direnean, akaso beste ...
Kategoriak: Aktualitatea

Soldata arrakalaren aurkako Jaurlaritzaren plana engainuan oinarritzen dela dio ELAk

Berria: ekonomia - og., 2019-01-03 16:14
Partziala dela, arazoari ez diola behar bezala heltzen, eta engainuan oinarritzen dela. Kritika horiek guztiak egin dizkio ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzak soldata arrakalari aurre egiteko aurkeztutako planari. Horregatik, "arazoaren muinera joaten ez delako", arazoa konpontzea zailagoa izango dela azaldu du gaur goizean Leire Txakartegi genero berdintasunerako arduradunak. Soldata arrakalari...
Kategoriak: Aktualitatea

Huerta de Peraltako langileek nazioarteko hainbat eragileren bisita jaso dute Azkoienen

Argia: haria - og., 2019-01-03 16:11
Greba mugagabea abiatu zutenetik zazpigarren laneguna dute gaurkoa. LAB sindikatuak oharra argitaratu du Eragileen Plazan.
Kategoriak: Aktualitatea

“Gazteok sinistu behar dugu gu garela aldaketaren motor”

Argia: haria - og., 2019-01-03 16:02
Egoerarekin konforme ez eta oraina eta geroa aldatzeko prest dagoen gazte mugimeduari erreparatu dio gaurko Plaza Hutsak. Lur Albizu Etxetxipia Ernaiko bozeramaileari elkarrizketa egin dio Ibon Meñikak azken saio honetan.
Kategoriak: Aktualitatea

2018 hasieran baino 10.763 lagun gutxiago dago langabezian Hego Euskal Herrian

Berria: ekonomia - og., 2019-01-03 15:48
Langabeziak behera egin du 2018an, Hego Euskal Herrian. Nafarroan, 2.890 lagun gutxiago dago langabezian (-%8,09); Gipuzkoan, 2.294 herritar gutxiago (-%6,75); Bizkaian, 4.732 (-%6,49), eta Araban 847 (-%4,10). Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopuruak, berriz, gora egin du azken urtean. 26.402 lagun gehiagok eman dute izena. Nafarroan, 8.305 afiliatu gehiago daude (+%3,03), eta 18.117 ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gaikakoa

Herri zaharra da Euskal Herria

A.Azkue, 2013-07-23

Euskal Herria Europako herri zahartuenetarikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateak helarazitako azken datuek hori erakusten dute behintzat.15 urte baino gutxiagoko hamar gazteko, hamalau lagun daude 65 urte baino gehiagokoak. Horixe da argazkia. Suitzaren, Alemaniaren eta Italiaren parean gaude. Gainera eta adituek aurreikusi dutenez egoera aregotu egingo da euskal herritarren %47k  45 urte baino gehiago dituztelako.

 
Politika

Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du Urtza Alkorta

N.Andres, 2013-05-15

Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko zazpiak aldera 30 furgonetatik gora iritsi dira bertara, eta berehala, Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Lau ordu iraun du polizia operazioak. Zortzirak aldera, zubian osatua zegoen herri harresitik jendea ateratzen hasi da ertzaintza. Hauek, banan-banan zubitik jeitsi ostean, ertzaintzak Urtzarengana iriste lortu du eta atxilotu egin dute. Operazioan, bi lagun atxilotu eta zortzi identifikatu dituzte.

 
Atxilotuak / presoak

Urtza Alkortaren atxiloketa salatu dute ehunka lagunek

L.Pereiro, 2013-05-15

Aske Guneko kideek prentsaurrekoa eskaini dute Urtza Alkortaren atxiloketa salatu eta herritarrek ostiraletik gaur arte izandako jarrera eskertzeko.

 
Gizartea

EkoBira azokaren hirugarren ekitaldia abiatzeko prest

I.Esnaola, 2013-05-10

Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunarekin batera abiatuko da EkoBira azoka ibiltariaren hirugarren edizioa. Kutxa Ekoguneak antolaturiko kontsumo jasangarriaren aldeko denboraldiko lehen azoka, bihar egingo dute Aretxabaletan. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.

 
Zinema

Donostiako Zinemaldiaren kartel nagusia aurkeztu dute

j.garaio, 2013-05-10

Donostiako 61. Zinemaldiak badu kartela: Optico. Ikuslearen begia irudikatzearekin batera, zinemaren zailtasunak eta hirurogeigarren hamarkada islatu nahi izan ditu haren egile Toni Pontík. Aurtengoak iazko Zinemaldiaren ildo bera jarraituko badu ere, berritasunak ere izango ditu. Besteak beste, abenturazko kirolen zinema atala, Sagave Cinema.

 
Manifestazioak

Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

j.garaio, 2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.