Skip to main content

Albisteak

Internazional erreakzionarioa

Berria: politika - ig., 2019-03-24 00:00
Mamu bat zeharkatzen ari da Europa, eta ez da 1848an Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatzitako mamu komunista. Manifestu hartatik 170 urte igaro dira, eta eskuin muturraren aldaera berriak ari dira protagonismoa hartzen Europan, nahiz eta politika ezberdinak defendatzen dituzten tokian-tokian. Izan ere, gaur egun eskuin muturreko alderdiek osatzen duten kluba mugimendu heterogeneoa da; ...
Kategoriak: Aktualitatea

Arabako agendaren defendatzaile jo dute euren burua EAJk eta EH Bilduk

Berria: politika - ig., 2019-03-24 00:00
Araban egin dituzte hauteskunde ekitaldiak EAJk eta EH Bilduk, eta biek jo dute euren burua herrialdeko agendaren defendatzaile nagusitzat. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen arabera, haien lanaren ondorioz lortu dira Araban Foronda aireportuko 24 orduko zerbitzua, abiadura handiko trena Gasteizen lur azpitik sartzea, Jundizen garapena, sail ureztatuak, AP-1 eta AP-68 autobideen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Estatuaren indarkeriaren biktimak gogoan izan dituzte

Berria: politika - ig., 2019-03-24 00:00
Aurten ere oroitu dituzte duela 35 urte Espainiako polizia indarrek Pasaian (Gipuzkoa) tiroz hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak -Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Maria Isidro Izura-, atzo Azpeitian (Gipuzkoa) lore eskaintza eta ekitaldia eginda. Aurten, baina, berritasun bat izan du egitarauak, «estatu indarkeriak» hildako hainbat lagun ere gogoratu...
Kategoriak: Aktualitatea

Biktimak oroitzeko lehen plakak Donostian

Berria: politika - ig., 2019-03-24 00:00
Atzo jarri zituen Donostiako Udalak indarkeriaren biktimak oroitzeko lehen plakak; ETAk 1976an Askatasunaren etorbidean hildako lau lagun omendu zituzten: Juan Maria Araluze Gipuzkoako orduko burua, haren auto gidari Jose Maria Elizegi, eta Antonio Palomo eta Luis Francisco Sanz bizkartzainak. Ekitaldian izan zen Eneko Goia Donostiako alkatea. Gipuzkoako PSE-EEk, berriz, ETAk hildako Froilan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ez dauka aurkaririk

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
Abiada hartua du Julian Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step), eta ez dago hura geldituko duenik. Frantziarrak ia urtebete darama sekulako pedal kolpearekin, eta, horri esker, makina bat garaipen lortu du. Milan-Sanremo klasiko ospetsuan eskuratu du azkena, atzo, eta aurreko gehienetan bezala, erakustaldia emanda. Azkarrena izan da esprintean, Oliver Naesen (Ag2r) eta Michal Kwiatkowskiren (Sky) ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bizirik dago GBC, Tenerifen 60-67 irabazi eta gero

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
SASKIBALOIA. Ez du azken hitza esan Delteco Gipuzkoa Basketek, eta azkeneraino borrokatuko da beste urtebetez ACB ligan jarraitzeko. Duela astebete Illunben Breogani astindua eman eta gero, Donostiako taldeak beste garaipen handi bat lortu zuen atzo Tenerifen (Espainia): 60-67. Horri esker, sasoi honetan lehen aldiz bi garaipen lortu ditu jarraian, eta, gaurko emaitzen zain, garaipen bakarrera du ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bidasoak 28-26 hartu du mendean Benidorm, eta bigarren postuan da berriz

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
ESKUBALOIA. Bidasoa Asobal ligako bigarren postuan da berriro, atzo Artalekun Benidormi 28-26 irabazita. Irungo taldea beti joan zen aurretik, baina, azkenean, nahi baino gehiago sufritu zuen. Zazpi jardunaldiren faltan, puntu baten aldea du bigarrenarekiko, Logroño. Euskal Kopan, berriz, Bera Berak eta Zuazok finala jokatuko dute gaur Elgoibarren, 10:30ean. Zarautz eta Kukullaga kanporatu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eusko Label eta Euskotren ligen datak, zehaztuta

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
ARAUNA. Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) Batzarrak atzo onartu zituen denboraldi honetarako egutegiak. Hala, Eusko Label liga ekainaren 22an hasiko da, Bilbon, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten. Hogei estropada jokatuko dituzte. Euskotren liga, berriz, ekainaren 29an hasiko da, Santanderren (Espainia), eta abuztuaren 18an bukatuko da, Zarautzen. Hamalau estropada jokatuko dituzte.
Kategoriak: , Aktualitatea

Irribarria-Zabaletak 22-12 irabazi diete Victor-Albisuri

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
PILOTA. Irribarria-Zabaletak indarra hartu dute finalerako, finalerdietako ligaxkako hirugarren garaipena lortuta. 22-12 irabazi zieten atzo Iruñean Victor-Albisuri. Gaur, berriz, finalerako sailkapena izango dute jokoan Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Rezustak Donostian, Atano III.a pilotalekuan (17:00, ETB1).
Kategoriak: , Aktualitatea

Ordiziak irabazi egin du; Gernikak berdindu egin du

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
ERRUGBIA. Egun ona izan zen atzokoa Espainiako Ohorezko Mailako euskal taldeentzat. Ordiziak 16-35 irabazi zion Cisnerosi, eta Gernikak berdinketa handia lortu zuen VRACen zelaian, 27-27. Hernanik Alcobendas hartuko du gaur (12:00). Frantziako Bigarren Mailan, berriz, Miarritze Beziersen ariko da gaur (14:15).
Kategoriak: , Aktualitatea

Jolaseta Espainiako Kopatik kanpo geratu da

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
BELAR HOCKEYA. Jolasetaren gizonezkoen taldea ezin izan zensailkatu atzo Madrilen Espainiako Kopako finalerako. Getxoko taldeak 0-4 galdu zuen Atletic Terrassa Kataluniako taldearen aurka, finalerdietan.
Kategoriak: , Aktualitatea

Berritasunez beteta dator

Berria: kirola - ig., 2019-03-24 00:00
Esku pilotaren egutegian gero eta garrantzi handiagoa edukirik, indarrez eta kalitatez josirik dator aurten ere XVI. Berria Txapelketa. Euskal Herriko pilota elkarte onenek parte hartuko dute; Gipuzkoak zortzi ordezkaritza izango ditu; Nafarroak, zazpi; Bizkaiak, sei, eta Arabak, bi. Ordea, nabarmentzeko berritasun bat izango da aurtengo ekitaldian, Bartzelonako Nafarren Etxea elkarteak ere parte ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Parlamentua

Sanchezekin aurrekontuez hitz egiteko prest azaldu da EH Bildu

admin, 2019-01-14

Estatu mailako aurrekontuei buruz Sanchezekin hitz egiteko prest azaldu da gaur EH Bildu. Donostiako egoitzan eskaini dute agerraldia Arnaldo Otegi, koordinatzaile orokorrak, Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute, kongresuko diputatuek eta Jon Iñarritu, senatariak. Elkarrizketarako prest egon arren, Madrildik ez dutela horretarako prestutasunik ikusten salatu du bertan Beitialarrangoitiak.

 
Politika

Militar bat zigortua, Hondarribiako herrikoari eraso egiteagatik

admin, 2019-01-14

Joan den Irailean ezarri zion zigorra Irungo auzitegiak, baina gaur eman du albistearen berri GARA egunkariak. Fatxadan zegoen ikurrina kendu eta fatxadan kalteak eragin izanagatik zigortu dute zehazki militar espainiarra.

 
Langileak

115. greba eguna dute gaur Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeetako grabitzaileek

admin, 2019-01-11

115. greba eguna izan dute gaur Gipuzkoako polizia-etxe eta epaitegietako langileek. Kale garbitzaileekiko duten soldata arrakala salatzen dute. Kale garbitzaileena, gainera, sektore maskulinizatua da, polizia-etxe eta epaitegietako garbitzaileena sektore feminizatua den bitartean.

 
Atxilotuak / presoak

Larunbateko presoen aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin du EH BIlduk

admin, 2019-01-10

Maddalen iriarte, soberanisten Eusko Legebiltzarreko parlamentu taldeko bozeramaileak adierazi du euskal erakundeek behin baino gehiagotan eskatu dutela sakabanaketa politikarekin amaitu, gaixotasunen bat duten presoak berehala aske utzi, eta askatasuna berreskuratzeko baldintzak malgutzea. Hori gauzatzeko, Iriarteren esanetan, ezinbestekoa da espetxe eskumena euskal erakundeek bere gain hartzea. Zentzu horretan, Larunbat honetan Bilbo eta Baionan egingo den manifestazioarekin abt egiteko deia egin du Maddalen Iriartek.

 
Poliziak

Amurrioko baserriari ustez tiro egin zion polizia ohia atxilotu dute

admin, 2019-01-10

Polizia espainiar ohi bat atxilotu du Ertzaintzak, Amurrion Ezker Abertzaleko familia baten baserriari egindako tiroarekin zerikusia izan dezakeelakoan.74 urteko agente ohi bat da ustezko tiratzailea, Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

 
Literatura

(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

admin, 2019-01-10

Hainabt idazle, itzultzaile eta adituk hartuko dute aprte aurtengo edizioan. Horien artean dira Itxaro Borda, Edora Jimenez edo Xabier Etxeberria. Horrez gain, (H)ilbeltza bekaren irabazle izandako Mikel A. Elustondoren “Kexko Bola Batek Itoak Birikak lana ere aurkeztuko da aurtengoan.