Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gertakarien tokian zegoen polizia arduradun nagusiari

Berria: politika - og., 2018-11-29 14:46
Bi urteko espetxealdiarekin zigortu du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Juan Jose de Pablo ofizial ohia, Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zen gauean gertakarien tokian zegoen polizia arduradun nagusia. Ofizialak ez du espetxera joan beharko. Lau urteko inhabilitazioa ere ezarri dio -ofizial ohia erretiratuta dago-. Helegitea jartzeko aukera izango du Espainiako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eusko Legebiltzarrak Espainiako Konstituzioaren "oinarri antidemokratikoa" salatu du

Berria: politika - og., 2018-11-29 14:43
Sei puntuko testua adostu dute EH Bilduk eta EAJk, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira, eta Elkarrekin Podemosek zenbait punturen alde bozkatu du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengoak konstituzioa ez zuela babestu adierazi du osoko bilkurak onartu duen dokumentuak. Hori dela eta, konstituzioak "zilegitasun gabezia" duela nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak. Horrez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Konstituzioaren "oinarri antidemokratikoa" salatu du Eusko Legebiltzarrak

Berria: politika - og., 2018-11-29 14:43
Sei puntuko testua adostu dute EH Bilduk eta EAJk, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira, eta Elkarrekin Podemosek zenbait punturen alde bozkatu du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengoak konstituzioa ez zuela babestu adierazi du osoko bilkurak onartu duen dokumentuak. Hori dela eta, konstituzioak "zilegitasun gabezia" duela nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak. Horrez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bi urteko kartzela-zigorra ertzain batentzat eta beste bost absolbitu, Iñigo Cabacasen hilketaren kasuan

Argia: haria - og., 2018-11-29 14:37
Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal Elkargoa ezagutzeko mintzaldia Hendaian

naiz.info - og., 2018-11-29 14:20
Baleak elkarteak udazken honetarako antolatu solasaldien baitan, azaroaren 29an, ostegunarekin, Euskal Elkargoari buruzko mintzaldia iraganen da Iker Elizalde hautetsi abertzalearen eskutik. 2019ko urtarrilaren 1ean bi urte beteko ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko instituzioak.
Kategoriak: Aktualitatea

Sakabanaketak hil zuela 15 urtera Sara Fernandez gogoratu dute Iruñeko Alde Zaharrean

naiz.info - og., 2018-11-29 13:58
Valdemoroko espetxera lagun bat bisitatzera bidaian zihoala duela 15 urte pasa direnean Sara Fernandez gogoratu dute gaur Iruñean, bide batez sakabanakaterekin amaitzea aldarrikatu dutelarik.
Kategoriak: Aktualitatea

Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, 'Klika Korrika 2019' abestiaren erritmora

Alea.eus - og., 2018-11-29 13:45
Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean.
Kategoriak: Aktualitatea

'Buruz buru' izeneko proiektua jarri du martxan Lankuk

Berria: kultura - og., 2018-11-29 13:26
Batek puntua jarri, eta besteak erantzun. Hala laburbildu daiteke Lankuk abiatu duen Buruz buru izeneko proiektuaren mamia. Hainbat kultur adierazpidetako zazpi lagun jardun dira abiapuntuak, galderak edo gogoetarako gaiak jartzen, nork bere bikotekideari. Eta zazpi bertsolarik hartu dute norberari proposatutako galdera erantzuteko ardura. Baina ez dute beren ohiko moldean erantzun, baizik eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gaur jakinaraziko dute 'Cabacas auziari' buruzko epaia

Berria: politika - og., 2018-11-29 13:22
2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek zauritu zuen Iñigo Cabacas Lizeranzu, eta bost egun geroago hil zen. Sei urte eta erdi itxaron behar izan dute haren senide eta lagunek epaiketa has zedin.

Ez du hutsik egin Gari Garaialdek eta oso irudi bitxiak ekarri dizkigu, #AstekoArgazkiak

naiz.info - og., 2018-11-29 13:21
Munduko punta ezberdinetako argazki oso bitxiak ekarri ditu Gari Garaialdek #AstekoArgazkiak atalera. Sri Lankako polizia Sinhala erlijiosoen manifestazioaren kontra egiten ikus dezakegu lehenean. Bigarrenean berriz, halamoduzko andamioetan Indian ospitale bat eraikitzen dabiltzan langileak ikus daitezke. Azkenengoan, bi haur migratzaile, oilaskoak garraiatzeko kamioi baten barruan, Guadalajarako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Larsabik arkume kanpaina martxan jarri du

naiz.info - og., 2018-11-29 13:17
Arkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Landareei dagokionez eta Lierni Elortzak esan digunez, lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak.
Kategoriak: Aktualitatea

Productos Tubularesen lanaldia murrizteko dosierra negoziatzen hasiko dira bihar

Berria: ekonomia - og., 2018-11-29 13:09
Iturri sindikalek Efe agentziari azaldutakoaren arabera, komertzialak, mediku eta erizainak, eta giza baliabideetako langileak bakarrik geratuko dira enplegua erregulatzeko espedientetik kanpora. Productos Tubularesek (PT) 407 langile ditu gaur egun, eta hodiak egiten ditu Trapagaranen (Bizkaia). Tubos Reunidos enpresa arabarraren filial bat da, eta hark bezala, petrolio industriaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

NG Samplesen 17.Rounda, azkena oraingoz!

naiz.info - og., 2018-11-29 13:06
NG Samplesen azken atala egin dute Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek Info7 Irratiaren itxiera aitzin. 17.Round honetan ere ez da Negu Gorriakek erabilitako sampleen jatorrizko bertsioen bitxikeriarik falta. Gozatu ederra hartu dugu bi hauekin azken urteetan, bideak elkartuko gaitu berriz ere.
Kategoriak: Aktualitatea

Korrikaren abestiak uztartzen ditu rap, dancehall, hip-hop eta euskal tradizioko doinuak

Argia: haria - og., 2018-11-29 12:58
Aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019. Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa.
Kategoriak: Aktualitatea
Atxilotuak / presoak

Urtza Alkortaren atxiloketa salatu dute ehunka lagunek

L.Pereiro, 2013-05-15

Aske Guneko kideek prentsaurrekoa eskaini dute Urtza Alkortaren atxiloketa salatu eta herritarrek ostiraletik gaur arte izandako jarrera eskertzeko.

 
Gizartea

EkoBira azokaren hirugarren ekitaldia abiatzeko prest

I.Esnaola, 2013-05-10

Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunarekin batera abiatuko da EkoBira azoka ibiltariaren hirugarren edizioa. Kutxa Ekoguneak antolaturiko kontsumo jasangarriaren aldeko denboraldiko lehen azoka, bihar egingo dute Aretxabaletan. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.

 
Zinema

Donostiako Zinemaldiaren kartel nagusia aurkeztu dute

j.garaio, 2013-05-10

Donostiako 61. Zinemaldiak badu kartela: Optico. Ikuslearen begia irudikatzearekin batera, zinemaren zailtasunak eta hirurogeigarren hamarkada islatu nahi izan ditu haren egile Toni Pontík. Aurtengoak iazko Zinemaldiaren ildo bera jarraituko badu ere, berritasunak ere izango ditu. Besteak beste, abenturazko kirolen zinema atala, Sagave Cinema.

 
Manifestazioak

Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

j.garaio, 2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.

 
Sindikatuak

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

A.Azkue, 2013-05-07

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari honek lan hitzarmenak negoziatu ditzan. Gogoratu lan erreformak zehazten duenez hitzarmenen ultraaktibitatearen amaiera datorren uztailaren 7rako zehazten dela. Horregatik hain zuzen ere, Etxaidek Eusko Jaurlaritzari  Confebask presionatzeko eskatu dio.

 
Kultura

Zinegoak

i.zabala, 2012-01-27

Zinegoak. Zinema Gay-Lesbo-Transexual jaialdia