Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ardogintzako 60tik gora euskal enpresa izango dira ProWein azokaren 25. edizioan

naiz.info - ig., 2019-03-17 11:16
Arabako Errioxako 38 upategi, Getariako txakolinaren zazpi, Bizkaiko txakolinaren bi, Arabako txakolinaren bat eta sagardotegi bat izango dira egun hauetan Alemaniako azoka ezagunean. 49 enpresa hauek Euskadi Basque Country markaren barruan bilduta daude, nahiz eta beste batzuk euren kabuz joan diren.
Kategoriak: Aktualitatea

Garaik eta Etxanizek alde handiz irabazi dute finala (5-22)

Berria: kirola - ig., 2019-03-17 10:25
Alde handiz lortu dute Emakume Master Cupeko lehen mailako txapela Leire Etxanizek eta Leire Garaik. Hirugarren txapela du Etxanizek. Goraino beteta egon da Zumarragako (Gipuzkoa) Beloki pilotalekua. Bigarren partida baino lehiatuagoa izan da promozio mailako finala: Etxegaraik eta Osesek irabazi dute partida (18-15), Granado eta Lakuntzaren aurka. Garai eta Etxeniz jarri dira aurretik ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Haizeteek amaiera eman diote Txikonen K2-ko abenturari

naiz.info - ig., 2019-03-17 10:20
«Mendia ez da mugituko», adierazi du Alex Txikon alpinista bizkaitarrak K2-ko gaina egiteko saiakera bertan behera utziko dutela iragartzean. Haizeteek ezinezko egin dute Txikonen desafioaren gauzatzea.
Kategoriak: Aktualitatea

Elezkano eta Rezustari irabarazi diete, eta finalean dira Irribarria eta Zabaleta (12-22)

Berria: kirola - ig., 2019-03-17 09:25
Binakako txapelketako finalean dira dagoeneko Irribarria eta Zabaleta. Lehen zatian Elezkano eta Rezusta ere pareko ibili dira, eta partida hasiera gogorra izan da Bilboko Bizkaia frontoikoa. Lan erdietatik aurrera, ordea, Irribarria aise ibili da erasoan, eta nabarmen handitu dute tartea urdinek. Haiek ziren faborito, eta hasieran lanak izan dituzten arren, estuasun handirik gabe iritsi dira ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Txikonen taldeak K2tik buelta egitea erabaki du

Berria: gizartea - ig., 2019-03-17 08:35
Azkenean ezin izan dute. Saiatu, saiatu dira K2ko gailurra (8.611 m.) neguan igotzen, baina haize gogorra ibili da azken egunetan, eta ezin izan dute aurrera jo. Txikonek eta Cheppal, Walung eta Pasang xerpek berri agentziei azaldu dietenez, 7.000 metro inguruan pasatu zuten larunbatetik iganderako gaua, haizeteek asko zailtzen baitzietan gorantz jarraitzea. Igandean egoera hobetuko zen esperantza...
Kategoriak: Aktualitatea

23 urteko gizon bat hil da Bermeon, sute batean

Berria: gizartea - ig., 2019-03-17 08:02
23 urteko gizonezkoa hil da Bermeoko (Bizkaia) etxebizitza batean izandako sutean, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. 05:10 aldera jaso dute abisua, eta eta atera egin behar izan dituzte 30 bat bizilagun. Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta kea arnastuta hil da gizona. Emakume bat ere artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek; kea arnasteagatik hura ere. Zoritxarrez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Albeiz, txirrindularien habia

Alea.eus - ig., 2019-03-17 07:00
Albeiztarrek bizikletari eta kirolari dioten zaletasunaren lekuko da herriko erdigunean jarrita dauden eskultura eta plaka.
Kategoriak: Aktualitatea

«Bizimodu honek, beste batzuek ez bezala, aberastu egin nau»

naiz.info - ig., 2019-03-17 00:00
Zortedun sentitzen da nahi duen lanbidean jardun dezakeelako. Madrilerako maleta egin zuen duela hamar urte, beste asko etxera bueltan diren adinean. Izen-abizenez askok ez dute ezagutuko, baina bere presentzia ohikoa da Euskal Herriko ekoizpenetan zein hemendik kanpokoetan.
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Frankismoaren sei biktimak torturen salaketak erregistratu dituzte Tolosako epaitegian

admin, 2019-01-16

Frankismoaren sei biktimak Tolosako epaitegian erregistratu dituzte 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen salaketak. Salaketa jarri dutenak dira Juan Arangoa —hilda dagoen Amparo Arangoaren anaia—, Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Josetxo Zabaleta, Juan Goñi eta Jose Begiristain. Epaitegira sartu aurretik, elkarretaratzea egin dute egia eta justizia eskatzeko, frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataformak deituta. Testigantza gogorrak kontatu dituzte, eta gainerako biktimak ere salaketa jartzera animatu dituzte.

 
Gizartea

Gaur egin da Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako lehen epaiketa

admin, 2019-01-16

Epailearen aurrean eseri behar izan du gaur lehen aldiz Kote Cabezudo, ustez sexu delitu batzuk egiteagatik behin behinean espetxeratutako kazetariak. Modeloei abusuak egitea, iruzurra, sexu erasoak egin izana eta haur pornografia sortzea leporatzen diote, besteak beste. Gaurkoan baina kasu orokorretik bereizitako gai batengatik epaitu dute. Zehazki, kasu orokorrean akusazio gisa salaketa bat aurkeztu zuen emakume bat biluzik agertzen den argazki bat sare sozialetara igotzeagatik epaitu dute gaurkoan. Emakumeak salaketa jarri eta hurrengo egunean igo zuen argazkia sareetara Cabezudok.

 
Mundua

Theresa Mayren Brexiterako akordioa atzera bota du parlamentu britainiarrak

admin, 2019-01-16

Ez zen azken uneko sorpresarik izan azkenean atzo Westminsterko parlamentuan. Brexiterako Europar Batasunarekin Theresa May lehen ministroak lortutako akordioa atzera bota zuen Komunen ganberak. Testuinguru horretan, Jeremy Corbyn, Laboristen buru eta oposizioko liderrak zentsura mozioa aurkeztu du Mayren aurka. Asteazken iluntzean bozkatuko da, baina ez du aurrera egiteko aukerarik, kontserbadoreen gobernua sustengatzen duen D.U.P. alderdiak dagoeneko iragarri baitu aurka bozkatuko duela.

 
Alderdiak

Gobernu espainiarraren aurrekontuak negoziatzeko prestutasuna adierazi du EAJk

admin, 2019-01-15

Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontu proiektuak negoziatzeko prest azaldu da EAJ. Hori bai, Aitor Esteban, alderdiaren Madrilgo kongresuko diputatuak adierazi du gobernu espainiarrak ez lukeela EAJ-k aurrekontuak babestuko dituenik ziurtzat jo beharko.

 
Parlamentua

Sanchezekin aurrekontuez hitz egiteko prest azaldu da EH Bildu

admin, 2019-01-14

Estatu mailako aurrekontuei buruz Sanchezekin hitz egiteko prest azaldu da gaur EH Bildu. Donostiako egoitzan eskaini dute agerraldia Arnaldo Otegi, koordinatzaile orokorrak, Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute, kongresuko diputatuek eta Jon Iñarritu, senatariak. Elkarrizketarako prest egon arren, Madrildik ez dutela horretarako prestutasunik ikusten salatu du bertan Beitialarrangoitiak.

 
Politika

Militar bat zigortua, Hondarribiako herrikoari eraso egiteagatik

admin, 2019-01-14

Joan den Irailean ezarri zion zigorra Irungo auzitegiak, baina gaur eman du albistearen berri GARA egunkariak. Fatxadan zegoen ikurrina kendu eta fatxadan kalteak eragin izanagatik zigortu dute zehazki militar espainiarra.