Skip to main content
bannerra

Albisteak

Sadar hilabete batez ixtea proposatu dute

Berria: kirola - duela 2 ordu 29 min
Epainiako Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Batzordeak Sadar hilabete batez ixtea erabaki du, eta Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea "muturreko zaleekin duen jarrera arinagatik". Besteak beste zale horietako batzuk justiziak zigortuta daudela dio, hainbat delitu egiteagatik, eta Osasunak baimendu egiten diela zelaian sartzea. Batzordearen oharrak dio segurtasun ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Serio jarrita, erraz irabazi dute Irribarria eta Zabaletak Urretxun (22-6)

naiz.info - duela 3 ordu 4 min
Batere arriskurik hartu gabe, Mariezkurrena zigortu dute Aspekoek eta Artolak ere ez du bere egunik onena izan.
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Federazioaren ustez, "ezin gauzatuzkoa" da EFFren eskaera

Berria: kirola - duela 4 ordu 15 min
Atzo iluntzean hartu zuen erabakia EFF Euskadiko Futbol Federazioak, Durangon egindako batzarrean: nazioarteko federazioetan integrazioa eskatzeko bidea hastea. Batzarraren babesa behar zuen horretarako, eta lortu zuen: 43 boto alde, eta abstenzio bat. Hurrengo jokaldia Espainiako federazioan ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Athletici egokitu zaizkio aurkari zailenak Espainiako Kopan

Berria: kirola - duela 4 ordu 45 min
Athleticeko eta Realeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek badakite noren aurka ariko diren Espainiako Kopako hurrengo kanporaketan. Itxuraz, zuri-gorriei egokitu zaizkie aurkaririk zailenak: Atletico Madril ligako txapelduna eta lehen sailkatua izango dute aurkari emakumezkoek final-laurdenetan, eta Sevilla indartsua gizonezkoek final-zortzirenetan. Zorte hobea izan dute txuri-urdinek, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Genero indarkeriaren biktimen arreta "hobetzeko" batzorde bat sortu dute Araban

Berria: gizartea - duela 4 ordu 46 min
Gaur goizean osatuko dute Arabako Lurralde Auzitegian genero indarkeriaren biktimei eman beharreko erantzuna "hobetzeko" lurralde mailako batzordea. Erakundeen arteko koordinazioaz gain, babes handiagoaa bermatzeko protokoloak ere landuko dituzte, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak azaldu duenez. Gipuzkoan, datorren astean eratuko dute batzorde hori, eta Bizkaian, ...
Kategoriak: Aktualitatea

EHUko berdintasun masterrak eta Deustuko emakumeen kontrako indarkeriarenak irabazi dute Emakunde saria

Berria: gizartea - duela 4 ordu 46 min
EHUk eta Deustuko Unibertsitateak 2018ko Emakunde saria jasoko dute. Hobeto esanda, unibertsitate horiek eskaintzen dituzten bi master: EHUren Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasuna, Berdintasunaren Eragileak izeneko masterra; eta Deustuko Unibertsitatearen Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku Hartzeko masterra. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Master bakoitzak bere eremuan goi ...
Kategoriak: Aktualitatea

22:00etan: Agur Sigaro, agur Zartako-K eta Agur Info7 Reggae Fever irratsaioan

naiz.info - duela 4 ordu 56 min
Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izango da. Agur esango diogu atzo zendu zen Sigarori, agur esango diegu Zartako-K ko lagunei eta agur esango diogu Info7ri. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantxeko Pablorekin telefonoz hitz egingo dugu. Gozatu!
Kategoriak: Aktualitatea

Aintzane Agirrebeña: "Eskoletara eraman nahi dugu jasotako ahotsen materiala"

Alea.eus - duela 5 ordu 34 min
Galdu ez daitezen ahotsak jasotzea da Ahotsak proiektuaren helburu nagusia. Herriz herri Euskal Herriko ahozko ondarea jaso, gorde eta ezagutarazteko egiten duten lana azaldu du egitasmoko kide Agurtzane Agirrebeñak.
Kategoriak: Aktualitatea

Lemoizko zentralaren lurrak, Jaurlaritzaren esku "aste gutxi barru"

Argia: haria - duela 5 ordu 50 min
2015. urtera arte 2,2 milioi euroko luzamendua ordaindu zen Bizkaiko zentral nuklearra ixteagatik. Espainiako Estatua da egun lur horien jabe, baina “aste gutxi barru” Eusko Jaurlaritzari emango zaizkiola agindu du.
Kategoriak: Aktualitatea

Foro Sozialak ohartarazi du kontakizunari buruzko desberdintasunak gailentzen ari direla

Berria: politika - duela 5 ordu 57 min
Kezka agertu du Foro Sozialak. Bake eta bizikidetzaren arloan alderdi politikoen arteko desberdintasunak orain arte lortutako akordioak baino pisu handiagoa hartzen ari direla ohartarazi du. Gatazkaren kontakizunean ikusten du aurrera egiteko korapilo nagusia. Azken urteetan, alderdi politikoek zenbait alorretan "ekarpen positiboa" egin dutela nabarmendu du Foro Sozialak. "Hala nola, ETAren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jazarpen sindikala salatu du LABek Jardines de Uletan

Alea.eus - duela 6 ordu 10 min
Kontzentrazioa egin dute hotelaren aurrean eguerdian.
Kategoriak: Aktualitatea

Hori sarkasmoa al da?

Alea.eus - duela 6 ordu 25 min
"Zeuk ere erabili duzu sarkasmoa, ironia toxikoa, barruko hori deskargatzeko..."
Kategoriak: Aktualitatea
Emakumea

Steilas-ek Cristina Uriarteren dimisioa eskatu du

admin, 2018-11-29

Cristina Uriartek Irun eta Hondarribiako Alarde baztertzailea babestu zuela eta, Steilasek bere dimisioa eskatu du.

 
Gizartea

Manifestazio anitza eta jendetsua Orain Presoak antolatuta Donostian

admin, 2018-10-22

Orain Presoak dinamikak antolatuta, 40.000 lagun batu ziren larunbatean Donostiako kaleetan egindako manifestazioan. Antolatzaileen hitzetan, orain arteko manifetaziorik anitzena eta zabalena izan zen asteburukoa. Lau aldarrikapen: urrunketa politika amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzea, lehen graqduaren iraunkortzea eten eta gradu aldaketak ahlbidetzea eta Frantziako kartzela-zigor urteak zenbatzea

 
Politika

80. hamarkada hasierako borroken kontaketa grafikoa

admin, 2018-09-28

Bigarren pegatina liburua argitaratu berri du Euskal Memoriak. Hiru alez osaturiko bilduma horretan, Euskal Herriko hainbat borrokaren kontaketa modu grafikoan jaso dute.

 
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

 

Gorka Knorr

a.ortega, 2017-09-29

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.

 

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.