Skip to main content

Albisteak

Martin Zabaletak Fitz Roy igo du, 70 urterekin

Berria: kirola - duela 19 min 45 seg
Ez da erraza Fitz Roy mendiaren hormatzar bertikal eta leunak eskalatzea (3.405 metro), bai zailtasun teknikoengatik, bai bertako eguraldiaren baldintza makurrengatik. Txile eta Argentina artean dago Fitz Roy, Patagonian. Bada, Martin Zabaletak, Everest (8.848 metro) igo zuen lehen euskal herritarrak, egunotan igo du, beste alpinista batekin batera. 70 urte ditu alpinista hernaniarrak. Ameriketako...
Kategoriak: , Aktualitatea

Siriako kurduen miliziek esan dute Estatu Islamikoak kontrolpean zuen azken eremua galdu duela

Berria: mundua - duela 27 min 55 seg
Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak esan du lehenik EI Estatu islamikoa "ehuneko ehunean" garaitu dutela SDFk -kurduen miliziak indar nagusitzat dituen koalizioak- eta aliatuek. Donald Trump presidenteak Floridara egin duen bidaian harekin hegazkinean zihoazen kazetariei esan die hori Sandersek, eta lur hartu ondoren Trumpek berak agerraldi bat egin du hori berresteko. Duela bi egun ...
Kategoriak: Aktualitatea

Elkarrizketekin jarraitzea hitzartu dute Marokok eta Polisarioak

Berria: mundua - duela ordu 1 min 1
Marokok beste behin esan dio Fronte Polisarioari ez dagoela Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidea onartzeko prest, eta autonomia baino ez dio eskaini. "Autodeterminazioa ezin da erreferendum bati lotuta egon. Marokok ez du onartuko, eta kito", esan die kazetariei Nasser Burita Marokoko Atzerri ministroak, Genevako bilera bukatu ondoren. Fronte Polisarioaren ordezkariak, Jati Aduhk, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gutxienez 47 pertsona hil dira Txinan, leherketa baten ondorioz

Berria: mundua - duela ordu 1 28 min
Txinako agintariek gaur jakinarazi dute 47 direla atzoko leherketan hil diren pertsonak, eta ohartarazi dute beste 32 oso egoera larrian daudela. Hango berri agentzien arabera, pestizidak egiteko lantegi batean gertatu zen istripua, sute baten ondorioz, eta leherketaren eraginez behera etorri ziren lantegi horren inguruko hainbat eraikin. Cao Lubao Yanchengeko alkateak esan du sutea gaur itzali ...
Kategoriak: Aktualitatea

Esparzak gonbit egin dio PSNri hauteskundeen osteko akordioetarako

Berria: politika - duela ordu 1 51 min
Javier Esparza Navarra Sumaren foru hauteskundeetarako presidentegaiak keinua egin dio PSNri. Adierazi du koalizioaren lehentasuna Nafarroan gobernu konstituzionalista bat osatzea dela eta helburu hori lortzeko "atea irekita" izango duela "Foru Hobekuntzan eta Konstituzioan sinesten duten alderdi guztientzat". Gaineratu du Nafarroa "oso ongi" ibili dela "PSNk eta UPNk akordioak lortu dituztenean"....
Kategoriak: Aktualitatea

Dozenaka pertsona hil dira Ghanan autobus istripu batean

Berria: mundua - duela ordu 1 51 min
GNA Ghanako berri agentziaren arabera, gutxienez 65 bidaiari hil dira istripuan, baina kopurua behin-behinekoa dela esan du. Istripua goizaldean gertatu da Techiman-Kitampo errepidean, Akkra hiriburutik 430 kilometrotara. Bi autobusek parez pare jo dute elkar, eta ibilgailuetako batek su hartu du. Autobus bakoitzean 50 bidaiari zihoazen. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Sindikatuek bat egin dute lehen arretako langileen protestekin

Berria: gizartea - duela ordu 1 51 min
Apirilaren 12an grebara deitu dituzte Osakidetzako lehen arretako langileak, ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Lan baldintzak hobetzeko mobilizatuko dira. Salatuko dute, besteak beste, pazienteak behar bezala artatzeko denborarik ez dutela, euren jarduna eragozten duen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hasi dira Gasteizko Udalean teknikarien 132 lanpostu betetzeko probak

Alea.eus - duela ordu 1 59 min
Erdi eta goi mailako teknikari lanak betetzeko, 5.132 lagunek parte hartuko dute LEPean.
Kategoriak: Aktualitatea

Gutxienez 100 dira Irakeko hondoratzean hildakoak

Berria: mundua - duela 2 ordu 5 min
Mosulgo Defentsa Zibilerako Agintearen arabera, hondoratu zen ferryak legez eraman zitzakeen bidaiarien kopurua bikoiztu egin zuen, eta horrek eragin duela hondoratzea. Bidaiari anitz Mosuldik lau kilometrotara dagoen Umm Rabaen uharteko aisialdi gunera zihoazen Newroz besta ospatzera -islamaren aitzineko aroan jatorria duen ospakizuna, bertzeak bertze kurduentzat egun nazionala dena-. Gutxienez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Itsasoko kutsadura gugandik hasten da

naiz.info - duela 2 ordu 11 min
«Itsasoan gertatzen dena, gure etxe parean hasten da» ohartarazi dute Eguzki elkarte ekologistako Gorka Alberdi eta Asier Mansok. Horren froga bezala jarri dute Oria ibaian, Tolosan, Armeria enparantzatik hurbil, pilatutako hondakin mordoa.
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako fiskal nagusiak Torraren kontrako kereila aurkezteko agindu dio Kataluniako Fiskaltzari

Berria: mundua - duela 2 ordu 35 min
Espainiako hauteskunde batzordearen agindua bete du Kataluniako Gobernuak. Kendu egin ditu buruzagi independentista presoen alde jarrita zeuzkan ikurrak Generalitatearen eraikin publikoetatik. Ekonomia kontseilaritza izan da agindua betetzen lehena. Hari jarraitu diote Generalitatearen menpeko gainontzeko egoitza publikoek. Kataluniako Gobernuaren egoitza nagusian, eguerdi aldera erretiratu dute....
Kategoriak: Aktualitatea

Eusko Jaurlaritzak urteko 12 ikuskizuneko muga kenduko du

Berria: kultura - duela 2 ordu 36 min
Jaurlaritzaren kultura dekretuak hasieratik harrotu zituen hautsak kultur munduan. Besteak beste, areto eta tabernetan kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatzea zen haren helburua; puntu horrek sortu du, batik bat, kezka sortzaileen eta areto zein tabernetako jabeen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Protesta giroan porturatu da Espainiako armadaren gerraontzia Getxon

Berria: gizartea - duela 2 ordu 38 min
Espainiako armadako Juan Carlos I.a gerraontzia 08:45ak inguruan iritsi da Getxoko portura (Bizkaia). Hainbat hedabideren ikusmina piztua zuen ordurako. Izan ere, polemika eragin du gerraontziaren porturatzeak. Getxoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen joan den astean,
Politika

Kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute Gipuzkoako epaitegien atarian

admin, 2019-03-20

Elkarretaratzea egin du Argia aldizkariko lantaldeak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian, Lander Arbelaitz kazetaria deklaratzera deitua zegoen ordu berean. Bi ertzain grabatu eta euren irudiak sareetan hedatzeagatik moxal legea aplikatu diote Arbelaitzi. Horregatik deklaratu behar izan du gaur epaitegian.

 
Mundua

Gaza bonbakatu du Israelek, Tel Avivera bideratutako bi koheteri erantzun gisa

admin, 2019-03-15

Gazako 100 puntu inguru bonbakatu ditu Israelek, Gazatik Tel Avivera bidalitako bi koheteri erantzun gisa. Israelgo armadak zabaldutako informazioaren arabera,erasotako jomuga horien artean leudeke koheteak egiteko lurpeko instalazio batzuk eta Hamasen egoitzak, besteak beste.

 
Politika

Dimisioa eman du Jon Darpon osasun sailburuak

admin, 2019-03-14

Dimisioa eman du Jon Darpon, Jaurlaritzako osasun sailburuak. Datorren astean gaitzetsi behar zuen eusko legebiltzarrak sailburua, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak direla eta, baina hori baino lehen zuzenean dimisioa ematea erabaki du Darponek.

 
Politika

Kongresu eta senatura ERCrekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du EH Bilduk

admin, 2019-03-11

Kongresu eta senaturako hauteskundeetan ERC-rekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du gaur goizean EH Bilduko Mahai politikoak. Bileraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Arnaldo Otegi, koordinatzaile nagusiak gaineratu du akordioak irekita jarraitzen duela oraindik ere, eta posible dela beste alderdiren bat ere gehitzea.

 
Gizartea

Atzera bueltarik ez duen iraultza feminista Donostian

admin, 2019-03-08

Milaka lagun bildu dira Donostian, Euskal heriko mugimendu Feminsitak deitutako manifestazioarekin bat egin eta heteropatriarkatu kapitalista salatzeko.

 
Gizartea

Emakume uholde batek hartu du Donostia Martxoaren 8ko mobilizazioetan

admin, 2019-03-08

Milaka emakumek egin dute bat Gipuzkoako hiriburuan Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioekin. Hiriako hainbat txokotan ibili diren manifestazio, kazerolada, gurpildun martxa eta gainontzekoak Boulevardean batu dira eguerdiko ekitaldi nagusirako.